Anboto
 

Martxoak 8

Berdintasunaren alde antolatutako herri lasterketa, Haitira begira

Durango - 2010ko martxoaren 07a, 12:00
Lila kolorez beteko dira gaur Durangoko kaleak. Lilakrosa Ezkurdi plazatik 12:00etan abiatuko da. Zapatilak jantzita, berdintasunaren aldeko aldarria kalera ateratzeko aukera izango da. Antolatzaileek parte hartzeko dei zabala egin dute.

Nobedadeak

Nobedadez bete dute berdintasunaren aldeko herri-martxa. Lasterketaren amaiera, lehenengoz, Santa Ana plazan kokatu dute, Andragunea bertan dagoelako. "Emakumeen topagunea sortu dugu herrian eta lasterketa bertan amaitzeari garrantzitsua deritzogu", diote antolatzaileek.

Lilakroseko kamisetak euro batean salgai jartzea erabaki dute eta, horrez gainera, bakoitzak eman gura duen borondatezko laguntza jasoko dute. Bildutako dirua Haitira bidaliko dute. Durangoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailagaz elkarlanean antolatutako ekimena izango da. Haitira laguntza bidaltzeko herriko elkarteek diru-bilketa kanpaina martxan jarri dute, eta Emakumearen Egunean ere helburu horregaz bat egitea erabaki dute.

Jai giroan amaituko dute aurten lasterketa. Globoak eta mezuak botako dituzte ekitaldiaren amaieran. Jendea parte hartzera deitu dute arduradunek "ahal denik eta jenderik gehien batzeko".

Elkarteak

Herriko elkarteek lasterketan parte hartzen dute urtero. Edizio bakoitzean elkarte batzuei dagokie lasterketako testigua eramatea. Durangaldeko Ahotsak, Izar Gaztea, Uztai Taldea, Tabirako, Landako Eskolako Guraso Elkartea, Emakumeen Rugby Taldea, Errotari, Berbaro, Txoritxu Alai, Bateginez eta Jappoo dira edizio honetan testigua eramateko ardura daukatenak.

Lilakrosaren bukaeran luntxa eskainiko dute bertaratzen diren guztientzako. Lasterketan parte hartzen duten lagunek indarrak berritu ahal izango dituzte.

Azaroaren 25aren harira antolatutako kontaketa laburren eta olerkien lehiaketako bi sarituk poemak irakurriko dituzte, gainera, eta, urtero legez, Durangoko emakume batek idatzitako poemak ere entzungai izango dira ekitaldiaren amaieran.

Ibilbidea

Kamiseta lila soinean hartuta Ezkurditik irtengo dira domeka eguerdian Lilakrosean parte hartuko duten arineketalariak. Madalena, Landako etorbidea, Montevideo kalea eta Kurutziaga zeharkatuko dituzte. Ondoren, Alde Zaharrerako bidea hartuko du Lilakrosak. Alde Zaharrean itzuli bat emanda, Santa Anan jarriko dute helmuga, Andragunean.

Parte-hartzea

Herri-lasterketaren bosgarren edizioa da aurten antolatuko dutena. Durangoko Lilakrosa, lehenengoz, 1996an antolatu zuten. Urterik urte parte-hartzea hazten joan dela nabarmendu du Ketty Arrabal Durangoko Udaleko berdintasun teknikariak: "Jende ugari biltzen duen lasterketa da. Gazte eta heldu lasterketaren inguruan batzen dira".
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra