Anboto
 

bertsolaritza

BBK sariketako bertso saioa gaur, Durangoko Institutuan

Durangaldea - 2010ko martxoaren 09a, 08:58
Institutuko aretoan dute gaur Durangaldea eta Bilboaldeko bertsolari gazteek kanporaketa.

Joan zen eguaztenean hasita, martxoaren 26ra arte jokatuko dute Bizkaiko eskualdeetako bertsolari gazteen BBK sariketa. Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterriak eskualdeetako taldeetan jardungo dute 50 bertsolari gaztek. Eguaztenean Igorren hasi zen lehiaketak gaur izango du Durangon saioa: Institutuko aretoan dute Durangaldea eta Bilboaldeko bertsolari gazteek kanporaketa.

Talde bakoitzak bi saio egin ohi ditu txapelketa honetan, eta punturik gehien lortzen duten bi taldeek lortzen dute finalerako txartela.

Durangaldekoa

Bestalde, Durangaldeko Bertsolari Txapelketaren aurresaioak noiz eta non izango diren ere jakitera eman dute: apirilaren 23an Mallabiko Izar Gorri elkartean jardungo dute, 21:00etatik aurrera, Durangaldeko sei bertsolarik lehenengo aurresaioan: Gorka Lazkano eta Miren Amuriza berriztarrek, Garikoitz Sarriugarte zaldibartarrak, Unai Ormaetxea zornotzarrak, Beñat Ugartetxea mallabitarrak eta Julen Sololuze ermuarrak jardungo dute, afalostean, Izar Gorri elkartean ahal duten paperik onena egiten.

Apirilaren 30ean Iurretako Oromiño auzoko txokoan izango da Durangaldeko 2010eko Bertsolari Txapelketaren bigarren aurresaioa; Ander Aldazabal eta Jon Ander Urkiaga zornotzarrak, Eneko Abasolo "Abarkas" iurretarra, Ander Salaberria durangarra, Eñaut Uruburu abadiñarra, eta Mallabiko irabazlea arituko dira.

Udazkenean hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko baliagarri izango dira Mallabia eta Iurretako Oromiño auzoko saioetako jardunok.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra