Anboto
 

kontzertua

Erroak folk zeltiarrean dituzten 'Bizardunak'

Durango - 2010ko martxoaren 12a, 09:47
Dubliners talde irlandarreko eta kubako Sierra Maestrako bizardunak dituztela maite aldarrikatzen duten Bizardunak taldeko musikari nafarrak izango dira barikuan Durangoko Plateruenean kontzertua eskaintzen.

Irlandako doinu zeltak gogora ekartzen dituzten kantak sortzen dituzte Bizardunak taldeko nafarrek, eta egiten dutena "folk radical vasco" dela azaltzen dute.

Erro zeltiarrak dauzkan musika egiten dute folk mota horretan tradizionalak diren instrumentuekin, eta The Dubliners eta The Pogues talde irlandarrek egiten dutena omen da euren egiteko moduaren eredu nagusietakoa.

Tradizio zeltiarrean oinarritutako doinuak eta ironia eta kritikaz betetako berbak uztartzen dituzte Bizardunek. Taldekideek eurek azaltzen dutenez, Irlandako doinu tradizionalak eta 80ko hamarkadako euskal taldeen letra "zuzen eta politizatuak" uztartzea dute gustuko. Nazi de fresa kantuaren letra zati hauxe hitzen ironiaren erakusle: "Defendatuko ditut nire arbasoen ideiak botila beteta dagoen bitartean". "Nafar harrotasuna eta festa" dituzte kanta askotako gai nagusi.

Euren kontzertuak "jai kolektibo, mitin politiko edo mozkorraldi konpartitu" izaten direla esaten dute folk zein rock taldeetan jardun duten musikariek.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra