Lanak
Itxura berria hartzen doa eliza ingurua
Izurtza - 2010ko martxoaren 09a, 08:50
San Nikolas elizaren ingurua urbanizatu eta parke moduan egokitzea eta BI-623 errepiderako sarbidea egokitzea helburu duten lanak burutzen dabiltza iazko urte amaieratik. "Urte hasieran lanak atzeratu samar joan diren arren, azken asteetan asko aurreratu" dutela azpimarratu digute Udaleko ordezkariek.
Guztira, 200.000 euro inguruko aurrekontua daukan proiektua da elizaren aldameneko gunea atontzea jomuga duena, eta Udal Gobernuak esan digunez dagoeneko "itxura hartzen" doa. Hil honen amaierarako bukatuta izango dira lanak.