Anboto
 

Itxialdia

Goizaldean desalojatu zituzten Fundifeseko langileak Udaletxetik

Durango - 2010ko martxoaren 10a, 10:43
Ertzainek eta udaltzainek martitzenetik eguaztenerako gaua Udaleko batzar aretoan eman zuten Fundifeseko 40 bat langile desalojatu zituzten hurrengo goizean., 06:30 inguruan.

Fundifeseko 40 bat langile ohik udalbatzar aretoa bete zuten martitzenean. Jesus Mari Vicentek, langileen ordezkari legez, Fundifeseko lurrak berkalifikatzeko eskatu zuen berriro eta erantzun bat jaso arte ez zirela irtengo esan zion Aitziber Irigoras alkateari. Honek ez zien erantzunik eman eta hainbat langilek udaletxeko udalbatzar aretoan eman zuten gaua.

Jesus Mari Vicenteren esanetan, goizeko 06:30ean "bultzaka eta modu txarrean " atera zituzten udaletxetik eta "alkatearen aginduz" izan omen zen: "Ez dut ulertzen jarrera hori, guk modu baketsuan eman dugulako gaua batzar aretoan". Guztira 40 bat langilek eman omen zuten gaua han. Vicentek hanka batean min hartu zuen eta adierazi duenez "salaketa jartzea pentsatzen" dabil.

Aurrekontuen eztabaida amaituta

2010eko aurrekontuen gaineko eztabaida amaitu ondoren, Jesus Mari Vicentek hartu zuen hitza, Fudifeseko langileen ordezkari moduan, eta langile ohi askori langabeziako laguntza amaitu zaiela gogoratu zuen eta alkateak "hedabideetan erakusten duen solidaritatea" ez dela "praktikan ematen" salatu zuen. Gogoratu zuenez, bere sasoian egindako batzar batean egoerari "abenduan irteera bat emateko konpromisoa hartu zuen eta oraindik ez da ezer egin".

Ordura arte, langileen aldetik egoerari irtenbide baketsua emateko ahal zuten guztia egin zutela adierazi zuen, baina egindako promesak beteko dituen edo ez jakin barik ez zirela udalbatzarretik irtengo aurreratu zuen: "Konpromisoak beteko dituzun jakin nahi dugu eta hala bada, noiz izango den. Hori jakin arte ez gara hemendik joango".

Aitziber Irigoras alkateak ez zuen erantzun, ezta udalbatzar areto husteko agindurik eman ere. Beraz, hainbat langilek udalbatzar aretoan eman zuten gaua.

Otsaileko udalbatzarrean ere Fundifeseko 40 bat langile batu ziren eta orduan ere Jesus Mari Vicenetek eskaera berdinak mahaia gaineratu zituen

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra