Anboto
 

Udalbatzarrean

Aurrekontuak onartu dira EAJren aldeko 5 botogaz

Berriz - 2010ko martxoaren 11a, 16:00
2010eko aurrekontuak onartu zituzten atzo Udalbatzarrean, EAJren aldeko bost botoekin. Ezker abertzalea eta PSE-EE abstenitu egin ziren, guztira 5 abstentzio, eta EAk aurka bozkatu zuen.

Aurtengo aurrekontua 5,4 milioi eurokoa da iaz baino, 398.934,25 txikiago. Jaitsiera hori batez ere, Udal Kutxaren dirusarrerak murriztu direlako izan dela aipatu du, Jabier Azpitarte Berrizko alkateak. Inbertsioetara aurrekontuen %2,45 bideratuko da, hau da, 132.520,54 euro. Sarriako eskola zaharreko teilatua konpontzeko bideratuko dute diru atal honen gehiena, 98.000 euro hain zuzen ere.

Ezker abertzaleak zinegotzien dieten inguruko emendakina proposatu zuen. Emandako arrazoien artean, "zinegotzien artean alkatea da liberatua dagoen bakarra, beraz, Gobernu Taldeak 2010erako aurkeztu duen proposamena zinegotzi bakoitzak hilean 688 euro kobratzea da". Berrizko ezker abertzaleko zinegotziek kopuru hori erdira bajatzea proposatzen dute, hau da, 344 eurora. "Murrizketa honen bidez 41.280 euro langabezian dauden herritarren mesederako bideratu ahal izango genuke", azaldu zuen Karmen Amezua zinegotziak. Alkateak erantzun zuen, "dietak bere helburua daukate, zinegotziak gastu batzuk sortzen ditu, herri txiki batean zinegotzi izatea lan gehiago suposatzen du, eta kontziliazio familiar, laboral eta politikoa zaila izaten da. Bakoitzak bere dietekin nahi duena egin dezake, bakoitzaren kasua kontutan izan behar da". Emendakinak ezker abertzalearen aldeko lau botoak bakarrik jaso zituen eta aurkako zazpi.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra