Pilota
Euskal Herri osotik ordezkaritza zabala San Prudentzio Txapelketan
Abadiño - 2010ko martxoaren 12a, 14:35
Atzo (martxoak 11) aurkeztu zuten XVI. San Prudentzia Pilota Txapelketa. 82 bikote lehiatuko dira hiru kategoriatan: kadete (32 bikote), gazte (51) eta nagusietan (12). Parte hartuko duten pilota eskolei dagokienez, Bizkaiko 24 eskolek parte hartuko dute; tartean dira Abadiño, Berriz, Otxandio, Atxondo, Elorrio, Mallabia eta Elorriokoak. Gipuzkoak 11 pilota eskola izango ditu; Nafarroak bederatzi, Arabak lau eta Errioxak bat.
Kadeteetan Durangaldeko hainbat ordezkari ibiliko dira: Rico abadiñarrak Prietorekin jokatuko du; Angiozar eta Bikuña berrriztarrek, Urrejola eta Ocerin otxandiarrek, Martinez eta Diez atxondarrek eta Berrojalbiz eta Uribelarrea iurretarrek bikoteak osatuko dituzte.
Gazte mailan ez dago eskualdeko ordezkaririk eta nagusietan bi daude: Azpiri elorriarrak eta Aldape mallabitarrak elkarrekin jokatuko dute eta Rober Uriarte abadiñarrak Kantxo galdakoztarra izango du bizkarzain.
Finalak maiatzaren 1ean jokatuko dituzte, Matienako San Prudentzio jaietan.
ASTEBURUKO PARTIDUAKBARIKUA (20:15)Kadete mailaIbarrondo - Agirre / Angiozar - Bikuña
Ruiz - Sedano / Aizpuru - Eizmendi
Gazte mailaBilbao - Cilaurre / Zulueta - Ouro
Bilbao - Lejarzegi / Murgiondo - Gabilondo
ZAPATUA (20:00etan)
Kadete mailaEgiguren - Murga / Etxebarria - Ziarrusta
Garcia - Kintana / Mugika - Elustondo
Gazte mailaGorosabel - Zenarruzabeitia / Isasmendi - Etxamendi
DOMEKA (16:30etan)
Kadete mailaAtutxa - Hernandez / Eskudero - Jauregi
Garcia - Perez / Murua - Mugika
Gazte mailaArtola - Zabala / Aketxe - Urresti
Lopez - Izurieta / Gayurralde - Jaka