Anboto
 

indarkeria matxista

Kontzentrazioa Matienan, emakume batek jasotako erasoa salatzeko

Abadiño - 2010ko martxoaren 16a, 08:30
Abadiñoko Gobernu taldeak, herriko emakume taldeekin batera, kontzentrazioa antolatu zuen astelehen arratsaldean (martxoak 15).

Abadiñoko alkate Jose Luis Navarrok, udal bandoan herritarrak mobilizatzera deitu zituen, "emakume izate hutsagatik emakumeekiko zuzentzen den indarkeriari salaketa eta gaitzespena adierazteko". Udalak eta emakume taldeek deitutako kontzentrazioa arratsaldeko !8.00etatik 18:15etara izan zen, Traña-Matienan, ONCEko kioskoaren parean. Hainbat herritar batu ziren protestara.

Joan zen barikuan jazo zen gertakaria. Matienako emakume batek erasoa pairatu zuen bere gizonaren partetik, Ertzaintzak adierazi zuenez. Barikuan, 16:40an Gurutze Gorriak Ertzaintzari jakanarazi zion emakume baten deia jaso zuela Abadiñoko Trañabarren kaletik asistentzia medikoa eskatuz. Barne Sailak jakitera eman duenez, gizonak erasotu egin zuela azaldu zuen emakumeak eta Galdakaoko erietxera eraman zuten.

Gizonak ihes egin zuen eta haren bila dabiltza.

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra