Anboto
 

kritika

Igerilekuko mantentze-lanak "sostengaezinak" direla salatu du PSE-EEk

Durango - 2010ko ekainaren 11a, 13:40
Pilar Rios PSE-EEko zinegotziak erantzukizunak eskatu ditu igerilekuko azpiegituren "gestio txarra" dela-eta.

Riosek azaldu duenez, igerilekuko obrak lehiaketa publiko bidez esleitu ziren 2006ko uztailaren 20an, 8.830.737 euroko diru-atalagaz, eta 19 hileko exekuzio epea zehaztuta. "Azkenean, 15 milioi euro baino gehiagoko kostua izan du eta urte bi baino gehiagoko atzerapena ere bai".

PSE-EEren ustez, "mota horretako lan-esleipen engainagarriei nahikoa da esateko ordua da, emaitzak ezagutzen ditugu-eta; ez dira epeak bete, ez eta eskaintza ekonomikoa eta bermea ere".

Horrez gainera, alderdi sozialistak EAJk osatutako Gobernu Taldeak "inolako neurri legalik hartu ez izana" salatu du. Bestalde, Riosen iritziz, Landako II kirolgunearen mantentze-lanak "ez dira eroangarriak". "Ikaragarri garestia" dela dio.

Herrirako udal igerilekuak egiten direnean, "kontu jakina da" eskolan dabiltzanak zeinikastaroetarako izena eman dutenak "taldeka joango direna"; beraz, aldagelek "toki nahikoa izan behar dute". Gainera, horrelako azpiegiturak "mantentze eta garbiketa erraza izango duten materialekin eraikita egon behar dute, eta ez dira hain garestiak izan behar".

Salatutako guztian, "aurreikuspen eta eraginkortasun falta", ikusten ditu PSE-EEk.
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra