Anboto
 

Bidegorria-seinaleztapenak

Idoia Agorria: "Gure proposamena ondo hausnartutakoa eta legala da"

Durango - 2010ko uztailaren 12a, 16:09
Bidegorrian seinaleztapena hobetzeko eta zoruan pintura ez labaingarria erabiltzeko eskatuz PSE-EEk udalbatzarrean aurkeztutako mozioa kritikatu zuen joan zen astean Airtziber Irigoras alkateak. PSE-EEk kritikei erantzun die. Besteak beste, egia "desitxuratzen" saiatu dela diote eta mozioa betetzeko eskatu dute, udalbatzarrak onartu zuelako.

Idoia Agorria zinegotzi sozialistak udalbatzarrak onartutako (PSE-EE, PP eta Aralarrek alde eta EAJk kontra botatu zuten; Talde Mistoa abstenitu egin zen) mozioak jasotzen dituen hiru puntuak gogoratu zituen: Bizikleten bidea ahalik arinen eta egokien seinaleztatzeko eskatzen du mozioak, pintura ez labainkorra edo egokien iritzitako neurriak erabiliz; bigarren puntuak zebrabideetan eta norabidea adierazten duten zoruko gezietan ere neurriak hartzeko eskatzen du, motorra eta bizikleta asfaltoagaz zuzenean kontaktuan egon daitezen ahalbidetuz; azkenik hori guztia dagokien teknikariei jakinarazteko konpromisoa eskatzen du.

Mozioa eztabaidatu zen egunean ezer esan ez izana salatu zuen Agorriak: "Hurrengo eguneko prentsaurreko batean egin zituen adierazpenak". Gainera, "mozioa hirigintza batzordean ere erakutsi zitzaien alderdi guztiei eta orduan ez zuten ezer esan". Aitziber Irigorasek dudan ipini zuen bigarren puntua legalki onargarria ote zen eta informe juridikoa eskatu zuela adierazi zuen. Agorriak esan du "proposamen legala" dela "duda barik", "bere ibilbidea izan duena eta ondo aztertu ondoren aurkeztu duguna". Horrez gainera, gogoratu zuenez "duda legalik izan balu udalbatzarreko idazkariak hori jakinarazteko ahalmena zuen eta ezer esan ez bazuen, arazo legalik aurkitu ez zuelako da". Gainera, gogoratu zuenez, "askotan eskatu dugu hirigintza batzordean oinezkoen zebrabideak kolore bitan ez pintatzeko eta hala ere hori egiten jarraitu dute".

Seinaleztapenari buruz, "badakigu dagoeneko ipintzen ari direna, baina aspaldi ipinita behar zuten": "Nahi denean gauzak arin egiten dira eta nahi ez denean ez". Landako herri eskolako irteeran oinezkoen eta bizikleten artean susto bat baino gehiago egon dela argudiatu zuen.

Azkenik, mozioa gauzatzeko eskatu zion EAJri, "udalbatzarrak onartu egin duelako".
 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra