Anboto
 

material banaketa

Gerediaga elkarteak 1.000 liburu emango ditu dohaintzan

Durangaldea - 2010ko uztailaren 13a, 11:34
Berbaro elkartea eta eskualdeko liburutegiak izango dira materialaren hartzaileak.

Gerediaga Elkarteak, "Durangaldearen alde lan egiteko eguneroko eginkizunean, ezin du ahaztu arlo kulturala eta editorialarekin duen konpromisoa eta ildo nagusi bi horiek batzen saiatzen da", azaldu dute prentsa oharrean.

Kasu honetan, urteko ekitaldirik ezagunena, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, bere eskualdeko ibilbidearekin lotu nahi du. Gerediaga elkarteak argitaletxeen nobedadeak jasotzen ditu egun horietan sustapena emateko. Azoka pasa ondoren, materialak elkartera bueltatzen dira; "egoitzan aukeraketa bat egiten da eta Durangaldeko erreferentziak dituztenak Durangaldeko Dokumentategian gordetzen dira", azaldu dutenez.

Gainontzekoetatik, Berbaro elkarteak haur literatura jasotzen du neska-mutikoekin tailer eta ekintzetan erabiltzeko. Honetaz gain, hainbat udalerri dira Gerediaga elkarteko bazkide-babesle direnak: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Iurreta, Mañaria, Otxandio eta Zaldibar. Haien liburutegiak, hain zuzen, dira beste nobedadeen hartzaileak.

Oraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuekin osatzen dira banatutako sortak. "Horrela, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileek aukera zabalagoa izan dezakete", gaineratu dute.
 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra