Anboto
 

bidaia

25 gazte Saharara joateko dirua batzen

Elorrio - 2010ko uztailaren 16a, 10:12
Elorrioko Institutuko eta Txintxirri ikastolako 25 bat gazte ekimen berezia prestatzen dabiltza. Abenduan Saharara joan gura dute, hango bizimodua ezagutu eta kultura elkartrukea egiteko. Horretarako, bidaia finantzatzen lagunduko dien dirua batzen hasi dira.

Abenduaren 3tik 10era joan gura dute Saharara 15-16 urteko gazteek. Bidaia "ilusio handiz" prestatzen ari direla dio Udane Astobitza Txintxirri ikastolako ikasleak: "Esperientzia berria da, eta gogoz hartu dugu".
Saharan hango errealitatea ezagutzeaz gainera, kultur elkartrukerako hartu-emanak ere sortu gura dituzte: "Oraindik ez dugu guztiz zehaztu zer egingo dugun, baina euren kulturaren berri jaso eta guk geurearen berri ematea da asmoa: Horretarako, dantzak, jokoak, tailerrak… egin gura ditugu", adierazi du Leire Agirreazaldegi Elorrioko Institutuko ikasleak.

Gaur kamisetak salgai


Gaur, 22:30ean, Musikaire programaren barruan, Saharako abeslari Aziza Brahimek kontzertua eskainiko du plazan, eta emanaldi hori baliatuko dute stand bat egokitu eta bertan kamisetak eta pastelak saltzeko. Kamisetetan 'Sahara' berba euskaraz ageri da eta 'Elorrio' saharar hizkuntzan.

Horrez gainera, dirua batzeko itsulapikoak ere ipini dituzte herriko hainbat taberna eta komertziotan.

 

Bideoak

Motorshow (2008)

Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Agenda

iraila

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

abuztua

A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

urria

 
A M E E B Z D
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Bidaiatu al duzu udako oporretan?

Euskal Herritik ibili naiz

Atzerrira joan naiz

Ez dut oporrik izan

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra