Zaldua bigarren postura igo da eta Abadiņok ezinean darrai
Zaldibar. 2006ko azaroaren 10a, 12:09
Leioa Bren kontra Yeraik sartutako gol biek Erregional Mailako bigarren postura altxatu dute Zaldua. Dena dela, goialdea oso berdinduta dago: Zalduak 14 puntu ditu eta zortzigarren sailkatutako Plentziak bi gutxiago. Tartean bost talde, gora begira. Hain zuzen ere, zaldibartarrek Plentziaren kontra jokatuko dute asteburuan. Abadiņok, berriz, azken bigarren jarraitzen du, hiru puntugaz eta partidarik irabazi gabe. Hala ere, salbazioa puntu bira bakarrik dute.