Auzotarren beharrizanak ezagutzeko eratu dute batzarra. Bihar izango da, eguaztena, 19:00etan (2013ko maiatzaren 21a)
Baliabide ekonomikoak gutxitzeak alternatibak bilatzera behartu dituela adierazi du Bidezabalek (2013ko maiatzaren 21a)
Kaltetuei esan diete ezin dutela ezer egin, eta zozketa berriro egin beharko dela. Baina, ez daude ados horregaz; haserre egin dute berba. 52 dira kaltetuak, eta 31 erabakiaren kontra egiteko batu dira dagoeneko. Herritarren Arretarako Zerbitzuan eta kontsumitzailearen bulegoan aurkeztu dituzte helegiteak (2013ko maiatzaren 21a)
Maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen. Egun hori aprobetxatuta hezkuntza-komunitateei eskatu die genero -ikuspegia eta sexu-dibertsitaterako ikuspegia sar ditzatela ikastetxeetako plangintza-tresnetan (hezkuntza-poroiektuan, proiektu kurrikularrean, programazioetan...). Horrela jaso dute adostutako adierazpen instituzionalean (2013ko maiatzaren 21a)
2013ko San Fausto jaiak antolatzen hasteko lehenego bilera egingo du udaleko jai batzordeak, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak (2013ko maiatzaren 21a)
Asteburuan Leioan ospatu duten Kaleko Artisten Umore Azokan saritu dute Zornotzako Markeliñe antzerki taldea. Jaialdi horretako Ohorezko saria jaso du Markeliñe (2013ko maiatzaren 21a)
Asteburuan final four-eko hiru partiduak irabazi ditu Durangoko taldeak (2013ko maiatzaren 21a)
Presion Break taldeko jokalariak Bilboko harmailetan animatzen zituztela, Sasikoa Bk 4-5 irabazi zion domekan Zorrotzako liderrari. Garaipen horri esker, jaitsiera ekidin dute eta Presion Break taldeari liga eman diote (2013ko maiatzaren 21a)
Mendebaldeko Saharako giza eskubideen aldeko aktibista eta Giza Eskubideen Biktimen Elkarteko (ASVDH) kidea ere baden Brahim Dahane-k hitzaldia emango dute, bihar, maiatzaren 22an, Ateneoan (2013ko maiatzaren 21a)
Herriko postontzietan bere aldizkaria banatu du Bilduk, eta San Eloy enpresaren inguruan daukan iritzia eman du bertan. Alderdi eta sindikatuekin 'krisialdiko kabinetea' sortzea proposatu du. Likidazio epean dago enpresa, eta aste biko tartea dagoela ohartarazi du Bilduk, atzerakontua hasi dela (2013ko maiatzaren 20a)
Kilauea taldeak irabazi du Durangaldeko Lehenengo Maketa Lehiaketa. Barikuan, Plateruenean aritu ziren lehiaketaren finalera ailegaturiko lau taldeak: Kilauea, Krome, Doktors Klub eta Raxfer. Elorrioko laukoteak eraman zuen 1800 euroko sari nagusia (2013ko maiatzaren 20a)
Maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko dute Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia. Ibaizabal ikastolak autobusa jarriko du bertara joateko. Zabalik dago izena emateko aukera (2013ko maiatzaren 20a)
Sasikoa eta Abadiñoko Lagun taldeen arteko derbian igoera zegoen jokoan. Azkenean, Durangoko taldeak 3-2 menderatu zuen Abadiñokoa (2013ko maiatzaren 20a)
Asteburuan Elorrioko B igo da. Igoera horri Elorrioko A, Elorrioko C eta gazteen mailako taldeak lortutakoak gehitu behar zaizkie (2013ko maiatzaren 20a)
Joan zen asteburuan Maila Gorenerako igoera lortuta, zapatuko azken jardunaldia igoera zaleekin ospatzeko baliatu zuen Sapuberrik. Gainera, 7-2 irabazi zuen Mazusberriren aurka (2013ko maiatzaren 20a)
