Antzerkia
Atxondo. Orain 15 urte baino lehenagotik, urtero-urtero, abuztuko hitzordurako auzokide eta herrikideei zuzenduriko antzezlana egin dute Arrazolako jaietan.
Planeamendo orokorra
Atxondo. Arkitektu, soziologo, biologo eta beste hainbat disziplinetako profesionalek osatutako enpresa arduratuko da herriaren planemaendu orokorraren diseinatzeko prozesuaz.
Biribilgunea
Atxondo. Herri sarreran biribilgunea eraikitzeko, lurra botatzen jardun dute langileek egunotan eta irailean itxaroten dute asfaltatze lanei ekitea.
Irteera
Atxondo. Ekainaren 21ean, gizeko 09:30ean Udaletxean egin dute hitzordua.
Kultur Etxea
Atxondo. Kultur Etxe berria egiteko Urkuzu erretegia zena atonduko du Udalak. Hain zuzen ere, helburu horrekin erosi dute eraikina.
SUA
Atxondo. Cemosa enpresako tximinian sutea sortu zen, martitzenean, baina ez zen biktimarik izan. Jakin eragin dutenez, suhiltzaileek bizkor hartu zuten sua kontrolpean , eta suak tximinia bati bakarrik eragin zion.
LAN ISTRIPUA
Atxondo. Atxondon, lanean ziharduela istripua izan du asteburuan behargin batek. Hiru metroko altueratik jausi zen 43 urteko J. R. R. behargina eta pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen, DYAko arduradunek jakitera eman izan dutenez.
MENDI-LASTERKETA
Atxondo. Anboto igotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta korrika igotzea gainera, benetan prestatuta dauden kirolariek soilik egin dezaketen lana da. Baina benetan prestatuta dauden horiek ez dira gutxi eta argi geratu zen hori joan den domekan Anboto Kilometro Bertikala probaren lehenengo edizioan.
TXIRRINDULARITZA
Atxondo. Hiru garaipen eskuratu berri ditu Atxondoko txirrindulariak azken egunotan. Seguros Bilbaon korritzen duen mutilak, Nojan, Palentzian eta Santibaņezen besoak altxatu ahal izan ditu azken aste honetan.
Ziarreta auzoa
Atxondo. Ziarreta auzoan, umeentzako parkea dagoen ingurua oinezkoendako egokitzeko lehenengo pausua emon zuten egueneko udalbatzan.
LAN ISTRIPUA
Atxondo. Esku bateko hatz bi ebaki zituen behargin batek, Atxondon joan zen bariku eguerdian gertatutako lan istripuan. Motozerrarekin lanean ziharduela anputatu zituen hatz erakuslea eta lodia, DYAko arduradunek jakitera emandakoaren arabera.
Atxondoko Lamiak
Atxondo. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bideak ipintzea dute Atxondoko Lamiak elkartekoek helburu nagusi.