Haurtzaindegia

Urte hasierarako martxan

Atxondo.  Eusko Jaurlaritzaren ardura den Haurreskolak Partzuergoarekin hitzarmena egiteko bidea zabaldu dute.
OMENALDIA

Atxondarrek Juanito abadea omendu dute

Atxondo.  Juanito Gallastegi abadeari omenaldi hunkigarria eskaini zioten atzo Atxondon. Axpeko elizan meza egin zuten eta beranduago aurreskua eskaini zioten. Bertsoen ondoren bazkari eder batekin amaitu zuten eguna. Jubilatu berri den abadea Atxondoko parrokoa izan ez den arren, urte askoan bertako elizkizunetan parte hartu izan dau. Ekitaldi sorta honekin eskertu gura izan diote Atxondon egin duen lana.
JUBILATU EGIN DA

Omenaldia Juanito abadeari

Atxondo.  Atxondoko parrokoa izan ez den arren , urte askotan bertako elizkizunetan parte hartu izan duen Juanito Gallastegi abadeari omenaldia eskainiko diote, domekan, azaroaren 16an, atxondarrek.
Jai eguna

San eta Don Martin

Atxondo.  Eguraldiak ez zuen larregi lagundu martitzeneko, azaroaren 11ko San Martin eguna girotzen, baina ohiturara faltarik egin ez zuten herritarrek lagundu zuten eguna epeltzen.
HAINBAT EKITALDI

Don Martin eta San Martin

Atxondo.  Azaroaren 11n, martitzenean jai eguna da Apata eta Martzaa auzoetan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute Kultura Batzordeak eta Udalak.
SUA

Cemosako tximiniak su hartu du

Atxondo.  Cemosa enpresako tximinian sutea sortu zen, martitzenean, baina ez zen biktimarik izan. Jakin eragin dutenez, suhiltzaileek bizkor hartu zuten sua kontrolpean , eta suak tximinia bati bakarrik eragin zion.
LAN ISTRIPUA

Hiru metroko altueratik jausi da behargin bat Atxondon

Atxondo.  Atxondon, lanean ziharduela istripua izan du asteburuan behargin batek. Hiru metroko altueratik jausi zen 43 urteko J. R. R. behargina eta pronostiko erreserbatuko zauriak izan zituen, DYAko arduradunek jakitera eman izan dutenez.
MENDI-LASTERKETA

Garciaren trebezia agerian berriro

Atxondo.  Anboto igotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula eta korrika igotzea gainera, benetan prestatuta dauden kirolariek soilik egin dezaketen lana da. Baina benetan prestatuta dauden horiek ez dira gutxi eta argi geratu zen hori joan den domekan Anboto Kilometro Bertikala probaren lehenengo edizioan.
TXIRRINDULARITZA

Egoitz Garcia denboraldi bikaina egiten ari da

Atxondo.  Hiru garaipen eskuratu berri ditu Atxondoko txirrindulariak azken egunotan. Seguros Bilbaon korritzen duen mutilak, Nojan, Palentzian eta Santibaņezen besoak altxatu ahal izan ditu azken aste honetan.
Ziarreta auzoa

Oinezko eta umeendako egokituko dute

Atxondo.  Ziarreta auzoan, umeentzako parkea dagoen ingurua oinezkoendako egokitzeko lehenengo pausua emon zuten egueneko udalbatzan.
LAN ISTRIPUA

Lanean ziharduela hatz bi ebaki ditu langile batek motozerrarekin

Atxondo.  Esku bateko hatz bi ebaki zituen behargin batek, Atxondon joan zen bariku eguerdian gertatutako lan istripuan. Motozerrarekin lanean ziharduela anputatu zituen hatz erakuslea eta lodia, DYAko arduradunek jakitera emandakoaren arabera.
Atxondoko Lamiak

Emakumeen elkarteak aurkezpena egin du

Atxondo.  Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bideak ipintzea dute Atxondoko Lamiak elkartekoek helburu nagusi.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia