Berrizko Udalak 11 lanpostua onartu ditu Lan Eskaintza Publikoan. Guztiak lanpostu finkoak dira eta oposaketa bitartez emango dituzte. Lanen gaineko zehaztasunak Udaletxean jaso daitezke, ekainaren 15etik aurrera; ondoren, irailaren 28an hasi eta 20 ... (2009ko ekainaren 05a)
Sestaoko Salleko taldeak irabazi du asteburuan Berrizen jokatutako Bizkaiko Kopa. Lauko finalean Paules menderatu zuten finalerdietan eta La Salle finalean. (2009ko ekainaren 01a)
Urtero legez, Berbaro euskara elkarteak udalekuak antolatuko ditu udan. Ildo horretatik, udaleku horietan begirale lanetan jardungo duten 74 gazteek formazio ikastaroa jaso zuten asteburuan. 2006tik 2008ra ere egin zituzten, baina egun bakarrekoak. (2009ko maiatzaren 28a)
Berriz Saskibaloi Taldeak antolatuta eta Udalak lagunduta, Berrizen erabakiko da asteburuan zein den aurtengo Bizkaiko Kopako txapelduna. larunbatean jokatuko dira finalerdiak eta igandean finala. Tabirako ez da Lauko Finalean izango. Ligaxka ... (2009ko maiatzaren 28a)
2011n gauzatuko dute Erraldek Berrizko Eitua auzoan eraiki gura duen hiltegi berria. Erraldeko eta EHNEko arduradunek San Isidro egunez eman zizkieten azalpen guztiak baserritarrei. (2009ko maiatzaren 18a)
Udaletxearen eta SUSAren kargu dagozen etxebizitzak alokairuan emoteko araudi gaurkotua eguazteneko udalbatzarrean onartu eben. Alderdi guztiek aldeko botoa emon eben. (2009ko maiatzaren 15a)
Jaurlaritzaren eta Foru Aldundiaren baimenak eskuratuta, hamar egun barru hasiko dituzte hiltegi berria eraikitzeko lur mugimenduak; eraikina altxatzen uda ondoren hasi gura dute, eta 2010eko gabonetarako amaitzea; 12 milioi euro erabiliko dituzte. (2009ko maiatzaren 15a)
Urkiola landa garapenerako elkarteak Internet bidezko galdera-erantzun lehiaketa eratu du Durangaldean teknologia berrien erabilera sustatzeko eta eskualdea bera ezagutarazteko. (2009ko maiatzaren 07a)
Film laburren zikloa antolatu du Udalak. Saio bitan banatuta 10 film labur eskainiko dituzte, gehienak Kimuak egitasmoaren baitan sortutakoak. (2009ko maiatzaren 07a)
Badira 12 urte Berrizburun belar artifizileko zelaia estreinatu zutenetik. Bere sasoian, inguruetako zelairik txukunena izan zen, baina denbora horiek joan dira. Zorua gogor dago, zuriune batzuekin, eta jokalariek arazoak dituzte jokatzeko orduan. ... (2009ko apirilaren 30a)
Atzo Munduko MTB Kopako bigarren proba jokatu zen Alemaniako Offenburg herrian eta Orbea Racing Teameko Julien Absalonek irabazi zuen. Lasterketa gogorra izan zen, baina Absalonek sasoiko dagoela erakutsi eta merezimendu osoz gailendu zen ... (2009ko apirilaren 27a)
X. Kaleko Pintura Lehiaketa antolatu dute, zapatuan, Berrizen. Parte-hartzaileek herriko irudietan oinarritutako margoak egin beharko dituzte, beti ere aire librean, eta erabili beharreko teknika zein formatua artistaren esku geratuko da. (2009ko apirilaren 23a)
Iazko soberakinen zati bat, 1.710.753 euro, aurrekontuetako hainbat proiektu osatzeko zein berri batzuk sortzeko erabiliko ditu Udalak. Azken udalbatzarrean eman zieten baietza kreditu gehigarriei. 473.700 euroko atal bat (493.000 euro lehendik ... (2009ko apirilaren 22a)
Topaguneak ‘Irakurri, gozatu eta oparitu’ liburu gomendagarrien zerrenda osatu du irakurzaletasuna sustatzeko asmoz eta Berrizko Udala ekimen honi atxiki zaio. (2009ko apirilaren 17a)
Launa upategiak aurkeztutako ardo bik saria lortu dute Madrilen (Espainia) ospatu den Mujer y vino lehiaketan. Abenduan merkaturatutako 2006ko Launa kriantza eta 2004ko Launa erreserba izan dira sarituak; apirilean merkaturatuko dute azken hori. ... (2009ko apirilaren 02a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
