IX. NAZIOARTEKO FOLKLORE JAIALDIA
Berriz. Turkia eta Bolibiako folklorea ezagutzeko aukera izango da, uztailaren 23an eta 24an, IX. Nazioarteko Folklore Jaialdiaren eskutik. Olakueta frontoian izango dute agertoki.
BERRIZ SUSA
Berriz. Herriko alkatea, Jabier Azpitarte, izango da hemendik aurrera Berriz SUSAko lehendakaria. Izan be, joan den astean hainbat eta hainbat eztabaida izan ondoren, Gorka Camara presidente ohiak kargua iztea erabaki eban, SUSA desagertarazteko bere proposamenaren aurrean EAJ-PNV eta PSE-EEko ordezkarien ezezkoaren ondoren.
DANTZARIAK
Berriz. Berrizen ospatuko dute, zapatuan, ekainaren 21ean, Durangaldeko 36. Ezpatadantzari Eguna, Gerediaga elkarteak eta herriko dantza taldeek antolatuta.
SAHIESBIDEA
Berriz. Herriko zarata eta trafikoa dala-ta, Berrizko ezker abertzaleko hirigintza lan-taldeak sahiesbidea egitea proposatu dau bai herritarren eta bai udalaren aurrean be. “Berriz Barriztuz” da ekimenaren izena.
ALKATE TXIKIA
Berriz. Alba Sanchez izendatu dute Durangoko alkate txiki barri, asteon, urteko azken pleno txikian. Durangoko alkate Aitziber Irigorasen eskumako aldean jarraitu du bilkura, eta amaitzean alkate izendatu dute Nevers ikastetxeko 11 urteko neskatoa.
LAN GATAZKA
Berriz. Aurreakordioa lotu dute Enpresa Komiteak —ELAk lau ordezkari ditu, LAB eta UGTk bina eta ordezkari bat CCOOk— eta Zuzendaritzak Mendiguren y Zarraoa (MZ) enpresaren Berrizko lantokian.
DEIALDIA
Berriz. Euskaldunen lan poltsa berritzeko deia egin du Berrizko Udalak. Umeak edo adinekoak zaindu, eskola partikularrak eman edo hainbat jarduera dinamizatzeko begirale legez jarduteko behar da jendea.
Udala
Berriz. Alkatearen proposamenez, sei izango dira batzordeak eta berauetan hauteskundeetan jasotako bozken araberako ordezkaritza izango du alderdi politiko bakoitzak.
UDALEKUAK
Berriz. Haur eta gazteen astialdian euskararen erabilera bultzatzeko, Udaleku irekiak antolatu dituzte Berrizen. Uztailaren 4tik 20ra luzatuko dira eta izena emateko azken eguna gaur da.
Berriz
Berriz. 2006ko abenduaren bigarren hamabostaldian, Berrizburu kiroldegiko egokitzapen eta hobekuntza obrak hasiko dira. Obra hauek aldagela eta gimnasioan burutuko dira, beraz Berrizko kiroldegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan eragin zuzena izango dute.
FUTBITOA
Berriz. Hogeita hamaika taldek parte hartu dute aurten Berrizko futbito maratoian. Joan den ostiralean hasi eta igandea bitartean nor baino nor gehiago aritu ziren durangaldeko futbolariak eta giro bikainean pasa zuten asteburua.
TXIRRINDULARITZA
Berriz. Iņaki eta Eneko Lejarreta denboraldi bikaina egiten ari dira txirrindu gainean. Joan den igandean Tolosako proban parte hartu zuten biek eta izugarrizko maila eman zuten lehengusuek.
FUTBOLA
Berriz. Berrizek pausu handia eman zuen joan den asteburuan berrizburun Morazaren aurka 4-2 irabazi ondoren. Partidu polita izan zen eta ikusteko atsegina oso.
AZKEN IKASTAROAK
Berriz. Guraso Eskolako azken ikastaroak izango dira datozen asteotan. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen (DBH) gurasoei zuzendutako saioak dira, eta bezperara arte eman daiteke izena.
TXIRRINDULARITZA
Berriz. Iņaki Lejarretak oso ongi hasi du bere aurtengo lehen proba. Pekingo joko olinpikoetan lehiatuko den berriztar honek “Superprestigio Massi” izeneko proban parte hartu berri du eta laugarren sailkatu da.