Ordenantza fiskalak
Berriz. 2009ko ordenantza fiskalak zehaztu eta onartu zituzten asteazkeneko udalbatzarrean. Gobernu taldearen proposamena onartu zuten. Horren arabera, KPIaren araberako 4,2ko igoera orokorra egingo dute. Salbuespen bakarra estolderiarena da, orain arte legez mantenduko da-eta 2009an. Horrekin batera, kalean aurkitutako txakurrak batzeko zerbitzua jabeek ordainduko dute aurrerantzean.
Gaztelekuaren inaugurazioa

Berriz. Gaztelekuan dagoeneko 44 lagunek izena eman dute. Ekimen hau Berrizko Udalak Elhuyar Aholkularitzarekin batera orain dela bi urte martxan jarritako parte-hartze prozesuaren emaitza da.
INAUGURAZIOA
Berriz. Urriaren 31n, 17:30ean, Gaztelekuaren inaugurazio ofiziala egingo dute. Berriztar guztiak daude gonbidatuta. Lokala erakusteaz gainera, Gaztelekuak herrian zer espazio bete gura duen azalduko dute.
Jaurlaritzaren ebazpena
Berriz. Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean -monumento izendapenarekin- sartu du Isuntza Bekoa baserria. Horretarako tramiteak aspaldian hasita zeuden eta urrian jakinarazi daute ebezpena Euskal Herriko Buletin Ofizialean.
Udalbatzarra
Berriz. Udaleko Karmen Amezua, Gorka Camara eta Aitor Zumelaga zinegotziek besteak beste EAE/ANV alderdia legez kanpo utzi izana salatuz aurkeztutako mozioa atzera bota zuten EAJk eta PSOEk. EA abstenitu egin zen.
Euskara
Berriz. Euskaldunberriei euskaraz hitz egiteko aukera emango dio beste behin Berbalagun egitasmoak. Udalek lagunduta, AEKren eta tokian tokiko euskara taldeen lanari esker, euskara gizarteratzeko bidean eragingo dute aurten ere.
KOORDINATZEKO
Berriz. Ainhoa Urien durangarra da Berrizko Gaztelekuko dinamizatzailea. Gazteekin elkarlanean, Gaztelekuko ekintzak eratzeaz eta aurrera eroateaz arduratuko da.
ALDUNDIAREKIN ITUNA
Berriz. Berrizburuko hondakin industrialen zabortegia kirol eta aisialdi gune bihurtu gura du Udalak. Urtarriletik itxita dagoen hondakindegia berreskuratzeko, Garbiker enpresak lurra botatzen dihardu. Lan horietarako Erralde hiltegiko urbanizazio lanetan soberan izango den lurra ere aprobetxatuko dute.
LAN GATAZKA
Berriz. Aurreakordioa lotu dute Enpresa Komiteak —ELAk lau ordezkari ditu, LAB eta UGTk bina eta ordezkari bat CCOOk— eta Zuzendaritzak Mendiguren y Zarraoa (MZ) enpresaren Berrizko lantokian.
DEIALDIA
Berriz. Euskaldunen lan poltsa berritzeko deia egin du Berrizko Udalak. Umeak edo adinekoak zaindu, eskola partikularrak eman edo hainbat jarduera dinamizatzeko begirale legez jarduteko behar da jendea.
JARDUNALDIAK
Berriz. Euskal Herriko mendietako baliabide naturalak hobeto babesteko basogintzaren kudeaketan eraberritzeak daukan garrantziaz jardun zuten, asteburuan, Oiz mendian. Euskal Basogintzaren VI. Topaketek 400 lagunetik gora batu zituen.
INAUGURAZIOA
Berriz. Joan zen barikuan Berrizko Gaztelekua inauguratu zuten. Bertaratu ziren herritarrek gazteek atondutako pisu biak ikusteko aukera izan zuten.
ATXILOKETA
Berriz. Abuztuan lapur bik Berrizko etxebizitza batean sartu, jabea lotu eta barruan zegoena eroan zuten. Orain, ikerketak egin ondoren, Ertzaintzak Durangaldean bizi diren lagun bi atxilotu ditu, bortxazko lapurreta egotzita.
LEHENENGO ZATIKO LANAK EMAN DIRA
Berriz. Erralde hiltegiko urbanizazio lanak laster jarriko dituzte martxan. Baimenen tramitazio fasea gainditzea baino ez da falta lanei ekiteko. Lehenengo faseko proiektua dagoeneko lehiaketa publikoan jarri eta adjudikatuta dago.
FUTBITOA
Berriz. Hogeita hamaika taldek parte hartu dute aurten Berrizko futbito maratoian. Joan den ostiralean hasi eta igandea bitartean nor baino nor gehiago aritu ziren durangaldeko futbolariak eta giro bikainean pasa zuten asteburua.