LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da lurrunak intoxikatuta

Bizkaia.  Langile bat hil da Zornotzan, hodi bateko kablea kentzeko kutxeta batera sartu eta erregairen baten lurrun toxikoak arnastu ondoren. LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du, barikuan, uztailaren 18an, 11:30ean, Erreferendum plazan.
Argazki Lehiaketa

Landa inguruetako emakumeen papera iruditan

Bizkaia.  Emakumea Durangaldeko eta Lea-Artibaiko landa ingurunean gaiarekin antolatu dute, lehenengoz, Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek argazki lehieketa.
Film Laburra

Kimuak lehiaketarako prestatzen

Bizkaia.  Kimuak Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen fil laburren lehiaketara euren lana aurkezteko grabaketa egin du Durangaldeko antzezle ezagun zenbaitek eta beste hainbat lagunek.
HASI DIRA LANEKIN

AHTaren lanak hasi dituzte Abadiņo-Durango tartean

Bizkaia.  Hasi dituzte Durangaldean Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak. Galdakao-Basauri zatikoekin hasi zituzten AHTaren lanak ekainean Bizkaiari dagokion zatian , eta, asteon, Abadiņo-Durango zatian ere hasi dituzte. AHT Gelditu! Elkarlanak elkarretaratzeak deitu ditu, barikuan, uztailaren 11n, 19:00etan, eskualdeko herrietan.
ITUNA

‘Udalhitz’ hitzarmena sinatu dute

Bizkaia.  Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udaletxeetan dauden 22.000 langileen soldata eta lan baldintzak jasotzen dituen Udalhitz hitzarmena sinatu dute, asteon, ELA eta CCOO sindikatuek.
ALEGAZIO EPEA

Durangaldeko Lurralde Zati Plana hizpide Elorrio eta Iurretan

Bizkaia.  Elorriok Durangaldeko Lurralde Zati Planari alegazioak aurkezteko epea uda eta gero hile bi luzatzea eskatuko dio Bizkaiko Aldundiari.
DESJABETZEAK

Desjabetze-aktak herrian sinatzea eskatzera deitu dituzte lurjabeak

Bizkaia.  Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmorako Durango eta Abadiņo artean beharrezkoak ditzuten lurren desjabetze-aktak sinatzeko Bilbora deitu dituzte lurjabeak ekainaren 25 eta 26an, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara. Horren aurrean, Durangoko EB-Berdeek, Aralarrek, LAB sindikatuak eta Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak gogoratu dute, lusailetan edo udaletxeetan sinatu beharko liratekeela.
MOZINOAK

Lurraldeko Zapi-planarekin lotutako mozinoak aurkeztuko dituzte

Bizkaia.  Durangaldeko lurraldeko zati-planari alegazioak aurkezteko hile biko epea luzatzea, batetik, eta, bestetik, Udalak herritarrei informazioa zabaltzeko baliabideak jartzen hasi daitezela eskatuz mozioak sartuko dituzte eskualdeko Udaletan. Halaxe eman du jakitera Durangaldeko Ezker Abertzaleak.
LANUZTEA

Itunpeko sarean ordu biko lanuztea egin dute

Bizkaia.  Lan baldintza hobeen alde kalera irten ziren, atzo, EAEko itunpeko ikastetxeetako beharginek. Ordu biko lanuztea egin zuten, ELAk eta LABek deituta. Bion arabera, behargin “gehien-gehienek” egin zuten bat deialdiarekin.
DURANGALDEKO LAU

Mobilizazioak AAMaren kontrako epaiketagatik

Bizkaia.  Amnistiaren Aldeko Mugimenduan (AAM) lan egiteagatik auzipetutako 27 kideen deklarazioekin hasi zen, astelehenean, epaiketa. Durangaldeko lau lagun ere badira tartean: Maitane Mendez eta Gari Arriaga Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kide izateagatik, eta Asier Birunbrales eta Iņaki Reta Askatasuneko kide izateagatik. Defentsa juridikoari uko egin die denek, epaia idatzita dagoela uste dutelako.
aizkolaritza

Atutxatarrak berriro ere garaile Bizkaian

Bizkaia.  Bizkaiko Aizkolari Txapelketa erraz irabazi dute aurten ere Atutxa aita-semeak
ELKARRIZKETA

“Hipika indartzeko ezagutarazi egin behar da gizartean”

Bizkaia.  Ibon Alberdi (Zornotza, 1991) zaldi gainean Europa mailan lehiatuko da denbora gutxi barru. Gatx ikusten daben arren, zaldizko iaioa da Ibon, ia bizitza osoan egin baitau kirol hau. Etxean bertan dauka hipika eskola.
TXIRRINDULARITZA

Damiano Cunego garaile

Bizkaia.  Damiano Cunego Lampreko txirrindularia izan zen garaile joan den igandean Zornotzako Udaberri Sarian. Azken metroetan erabaki zen etapa, ordura arte beste lau txirrindularirekin aritu bait zen lehian.
TXIRRINDULARITZA

Zornotzako klasikaren helmuga lekuz aldatuko dute

Bizkaia.  Etzi jokatuko da zornotzan 54. Udaberri Saria baina aurten ez da ohi bezala Gudari kalean bukatuko. Izan ere, Zelaieta parkeko obrak direla eta, itxita dago kale hori lemoarako noranzkoan eta horregatik, Nafarroa kalean bukatuko dute txirrindulariek lasterketa.
ONARPENA

Durangorekin lotutako Lurralde Plan Partziala onartu dute

Bizkaia.  Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala (LPP) onartu du, behin behinekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia