IGOERA

Bizkaibus zerbitzuak tarifa berriak izango ditu astelehenetik

Bizkaia.  Bizkaibus zerbitzuko tarifek bost zentimo egingo dute gora irailaren 1etik, astelehenetik, aurrera. Batez beste, %3,5 igoko da tarifa. Nabarmendu dutenez, igoera hori urte arteko Kontsumo Prezio Indizearen (KPI) igoera baino baxuagoa da; uztailean %5etik gorakoa zen.
Zaldi Lasterketa

Alberdi eta Flecha, binomio ezin hobea

Bizkaia.  Kat Flecha zaldiaren gainean trostan, zornotzar gaztea laugarren izan da Zaldi Gazteen Munduko Txapelketan
Pilota

Trinketeko enperadoreak Txilen izendatuko dituzte

Bizkaia.  Munduko trinkete espezialistarik onenak lehian dira Txilen, bakoitza bere ezkutua defendatzen. Euskal Herria da selekzioetako bat, Durangaldeko lau ordezkarirekin
Bizkaia

Maider Undak eta Iņaki Lejarretak diploma bana irabazi dute Joko Olinpikoetan

Bizkaia.  Maider Unda brontzezko domina eskuratzetik pausu bakarrera geratu da borroka librean. Txirrindulari berriztarrak, berriz, merituzko zortzigarren postua lortu du, lasterketa osoa eztulak baldintzatu ziola kontuan hartuta. Jon Gartzia durangarrak, aldiz, ezin izan ditu final zortzirenak gainditu taekwondoan.
LAN ISTRIPUA

Langile bat hil da lurrunak intoxikatuta

Bizkaia.  Langile bat hil da Zornotzan, hodi bateko kablea kentzeko kutxeta batera sartu eta erregairen baten lurrun toxikoak arnastu ondoren. LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu du, barikuan, uztailaren 18an, 11:30ean, Erreferendum plazan.
DATUAK

Industria jarduera %4 igo zen iaz

Bizkaia.  EAEko industria jarduera, batez beste,%4 igo zen iaz. Bizkaian %4,5 igo da eta %4,6 Gipuzkoan. Araban igo da gutxien; %2, hain zuzen ere. Horiexek dira Eustatek 2007ko Industriako Kontuen Aurrerapenean emandako datuak.
ABUZTUAN HASI DITUZTE

Urtebete iraungo dute saihesbidea berriztatzeko lanek

Bizkaia.  A-8 autobidea eta N-634 errepidea batu eta gurutzatzen diren inguruan trafiko fluxua berrantolatzeko lanak abuztuan hasi ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, trafiko kopurura jaitsi dela aprobetxatuta. Durango eta Iurretarako lotunea hobetu gura dituzte biribilgune biren bitartez; baita N-634 errepide nagusirako sarrera ere. Egitasmoak Tabirako (Durango) biribilgunearekiko lotura ere jasotzen du.
ALEGAZIO EPEA

Durangaldeko Lurralde Zati Plana hizpide Elorrio eta Iurretan

Bizkaia.  Elorriok Durangaldeko Lurralde Zati Planari alegazioak aurkezteko epea uda eta gero hile bi luzatzea eskatuko dio Bizkaiko Aldundiari.
DESJABETZEAK

Desjabetze-aktak herrian sinatzea eskatzera deitu dituzte lurjabeak

Bizkaia.  Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmorako Durango eta Abadiņo artean beharrezkoak ditzuten lurren desjabetze-aktak sinatzeko Bilbora deitu dituzte lurjabeak ekainaren 25 eta 26an, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara. Horren aurrean, Durangoko EB-Berdeek, Aralarrek, LAB sindikatuak eta Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak gogoratu dute, lusailetan edo udaletxeetan sinatu beharko liratekeela.
MOZINOAK

Lurraldeko Zapi-planarekin lotutako mozinoak aurkeztuko dituzte

Bizkaia.  Durangaldeko lurraldeko zati-planari alegazioak aurkezteko hile biko epea luzatzea, batetik, eta, bestetik, Udalak herritarrei informazioa zabaltzeko baliabideak jartzen hasi daitezela eskatuz mozioak sartuko dituzte eskualdeko Udaletan. Halaxe eman du jakitera Durangaldeko Ezker Abertzaleak.
aizkolaritza

Atutxatarrak berriro ere garaile Bizkaian

Bizkaia.  Bizkaiko Aizkolari Txapelketa erraz irabazi dute aurten ere Atutxa aita-semeak
ELKARRIZKETA

“Hipika indartzeko ezagutarazi egin behar da gizartean”

Bizkaia.  Ibon Alberdi (Zornotza, 1991) zaldi gainean Europa mailan lehiatuko da denbora gutxi barru. Gatx ikusten daben arren, zaldizko iaioa da Ibon, ia bizitza osoan egin baitau kirol hau. Etxean bertan dauka hipika eskola.
TXIRRINDULARITZA

Damiano Cunego garaile

Bizkaia.  Damiano Cunego Lampreko txirrindularia izan zen garaile joan den igandean Zornotzako Udaberri Sarian. Azken metroetan erabaki zen etapa, ordura arte beste lau txirrindularirekin aritu bait zen lehian.
TXIRRINDULARITZA

Zornotzako klasikaren helmuga lekuz aldatuko dute

Bizkaia.  Etzi jokatuko da zornotzan 54. Udaberri Saria baina aurten ez da ohi bezala Gudari kalean bukatuko. Izan ere, Zelaieta parkeko obrak direla eta, itxita dago kale hori lemoarako noranzkoan eta horregatik, Nafarroa kalean bukatuko dute txirrindulariek lasterketa.
ONARPENA

Durangorekin lotutako Lurralde Plan Partziala onartu dute

Bizkaia.  Durangoko eremu funtzionalaren Lurralde Plan Partziala (LPP) onartu du, behin behinekoan, Bizkaiko Foru Aldundiak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia