Erregaluen zakua ondo beteta etorri ziren errege magoak Durangaldera. Urtero legez, Abadiño, Durango, Elorrio, Berriz eta Zaldibarko kaleak zeharkatu zituzten, euren zain zeuden gaztetxoen ilusioak betez. (2010ko urtarrilaren 06a)
Anbotok oporrak hartuko ditu Gabonetan, eta 2010eko urtarrilean bueltatuko da Durangaldeko albiste freskoenekin. Ordura arte, ondo izan! (2009ko abenduaren 24a)
Gaur, abenduak 22, Anboto Urtekaria izango duzue postontzietan. (2009ko abenduaren 22a)
Durangoko Kulturalak garaipen handia lortu du asteburuan Eibar Bren zelaian. Joseba Garciak hat-tricka lortu du. (2009ko abenduaren 21a)
Euskadiko Rugby Selekzioa Europako Herrialde Arteko Txapelketatik kanpora utzi du Armagnac Bigorrek (10-25). (2009ko abenduaren 21a)
Ikastaro berria jarriko du martxan datorren urtarrilean Durangaldeko Esperientzia Institutuak (DEI) eta zabaldu dute dagoeneko izena emateko epea. (2009ko abenduaren 21a)
Bizkaiko Bildotsaren Kontseiluak, produktuaren prezioa ez igotzeko akordioa sinatu du, eta orain arteko datu positiboak ere aurkeztu ditu. Bildotsen %95a Erralde Hiltegian hiltzen da. (2009ko abenduaren 17a)
Atzo tenperaturen jaitsiera izan genuen, eta elurra ere agertu zen Durangaldean. Inguruko mendiak zuritu ziren. Gaur, hotza nagusituko da egun osoan. (2009ko abenduaren 15a)
Kultur Astea hasiko dute bai Elorrion bai Iurretan, bertoko La Esperanza eta Goiuriko Ama 3. adineko elkarteek antolatuta. (2009ko abenduaren 11a)
Elkartasun Karabana abiatuko dute aurten zortzigarrenez Durangoko Udalak eta Herria auzo elkarteak. Horretara, Tindufeko (Argelia) errefuxiatu kanpamenduetara eroateko elikagaiak batzeko kanpaina hasi berri dute. (2009ko abenduaren 11a)
Hamabi hilabetez prestatzen jardun duten azterketaren txostena, urtea amaitu orduko argitaratuko dutela azaldu digute asteon Eusko Trenbide Sareak erakundekoek. (2009ko abenduaren 10a)
Argi berezi hauek denbora gutxiago emango dute isiotuta; argi sistemak ere kontrolatuko dituzte zenbait udaletan. (2009ko abenduaren 10a)
Euskotrenek bere zerbitzua zabalduko du asteburu honetan, Azoka dela-eta. (2009ko abenduaren 04a)
Juan Unzuetak ia bizitza osoa daroa artisautzan. Etxe ondoko lantegian hartu gaitu, begi bat kazetariagan eta bestea zumean. Elkarrizketan ere ez deutso lanari utzi. Arbaso elkarteak ematen duen Artetsu saria jaso du. (2009ko abenduaren 04a)
Bizkaiko kiroldegi eta kirol-zelaietako langileak mobilizatzera deitu dituzte gaur ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. 2008an sinatu zuten azken lan hitzarmena eta harrezkero ez dute berritu. (2009ko abenduaren 03a)
Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.
ELA sindikatuko Leire Heredia eta LABeko Marieli Urriolabeitiaren iritziak
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
