MARISTAK
Durango. Maristak ikastetxeak “marka guztiak hautsi” ditu Prestakuntza Iraunkorrean eta Lanerako Trebakuntzan, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez. 2007-2008 ikasturtean 700 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Prestakuntza Iraunkorrean eta 150 lagunek baino gehiagok Lanerako Prestakuntzan .
UDALBATZARRERA
Durango. Gurutze Santuko ermitaren, Ezkurdi plazaren, Lariz Torreko lanen eta Tabira futbol-zelaiko harmaila berrietarako lanak garestitu izanari aurre egiteko 1,8 milioi euro inguru bideratu gura ditu Udalak, eta horretarako kreditu aldarazpena eroan gura du Gobernu Taldeak datorren asteko ohiko osoko udalbatzarrera.
ZUZENKETAK JASOTA
Durango. Fumbarriren alegazioa oinarri hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak eskatutako zuzenketak batu ondoren, San Roke inguruko barne-erreformako plan berezia onartu du Udalak. Hala, industrigunetik gutxienez 33 metrora dago etxebizitzen erpinik gertuena: 477 etxe egitea aurreikusi dute; 143 babesekoak.
Erakusketa
Durango. Artista elektronikotzat izendatu genezake uztaila bukatu arte bere lanak Durangoko Museoan erakusten dituen Koldo Etxebarria eta bere jarduna.Autodesk Maya izeneko programa informatikoarekin, saguarekin eta patailan egiten du lan artista lemoarrak.
Disko aurkezpena
Durango. Jose Mari Kortazar abade eta proiektuaren sustatzailearen berbetan, “ama birjinari eskainitako 10 lore-sorta diren 10 kantu”.
KALITATEAREN KUDEAKETA
Durango. Landako Kiroldegiagatik 5S kalitatearen kudeaketa sistemaren egiaztagiria jaso du Udaleko Kirol Erakundeak (UKE) kalitatea sustatzeko Euskalit euskal fundazioaren eskutik. Egindako lehen auditoria honetan emandako 100 puntuetatik 82 lortu ditu.
LANDAKO ERAKUSTAZOKA
Durango. Urte hasieratik ekainera bitartean, %60 igo da Landako Guneko jarduera kopurua, iazko epealdi berarekin alderatuta. Guztira, 24 ekitaldi antolatu dituzte eta Durangoko Udalak jarraitzen du izaten ekitaldi gehienen antolatzaile; sustatzaile pribatuak eta Durangoko elkarteak datoz ondoren. Halaxe eman dute jakitera Landako Erakustazokako arduradunek, ohar baten.
LANUZTEAK
Durango. Corus, Laminacion y Derivados (LAYDE) enpresan kalera irten dute beharginek, lan kontratuen behin-behinekotasunari aurre egin guran. Enpresa Komiteak —ELAk bost ordezkari ditu eta bina CCOO eta LABek— deituta txanda bakoitzean ordubeteko lanuzteak egin dituzte, ekainaren 26, 27 eta 30ean eta uztailaren 1ean.
SARITUAK
Durango. Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailaren menpeko Enpresa Sorkuntza eta Garapenerako Agentziak (DEMA) emaandako saria lortu dute Maristak ikastetxeko ikasle bik.
AAM-REN AUZIA
Durango. Durangoko Maitane Mendezen kontrako akusazioak erretiratu ditu fiskaltzak —Jorge Arredondo eta Mitxel Sarasketaren kontrakoak ere bai—, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren (AAM) aurkako epaiketan.
IRRATIA
Durango. Gaur hasi du bere emisioa Loyola Media Durango irratiak. Herri Irratia-Loyola Media komunikazio taldearen seigarren emisora da, Jesuiten ikastetxean egokitutakoa.
HAINBAT EKITALDI
Durango. Etorkinaren Eguna antolatu zuten domekan, Durangon. Ume, gazte zein helduak elkartu ziren San Jose Jesuitak ikastetxean batutako ekitaldietan parte hartzeko asmoz.
SARITUAK
Durango. Herriko komertzioaren balore positiboak azpimarratzea. Horixe da
Dendak elkarteak eratutako film laburren lehiaketa irabazi duen ikus-entzunezkoaren helburua. Miriam Peņak eta Carlos Martinezek, Durango film laburraren egileek, astelehenean 1.000 euroko saria jaso zuen elkartearen egoitzan.
DATUAK
Durango. Urtebete egin berri du zabalik Herritarren Arretarako Zerbitzuak (HAZ), eta denbora horretan 26.940 lagun hurreratu da bertara (%89 goizean), udal arduradunek azaldu dutenez.
IBILALDIA
Durango. IX. Mugarri Egunak hainbat lagun batu zituen asteburuan. Munarriluzetik Dolometarako ibilbidea eginez, Durangok Zornotza, Dima, Maņaria eta Izurtzarekin dituen 21 mugarriak ezagutu zituzten, Alpino Tabira mendizale taldearekin batera, Udalak eratutako bost orduko ibilbidea egin zuten herritarrek