LIburu eta Disko azoka

Irudia izango da 43. azokaren ardatza

Durango.  Irudia da aurtengo Durangoko azokaren berbagai nagusietakoa, eta ilustrazioaren inguruko jardun profesionala da Gerediaga Elkarteak Durangoko azokarako antolatu dituen askotariko ekitaldien arteko bat.
Errugbia

Errugbi Eskolen Topaketan 300 gaztetxo batuko dira

Durango.  Durango Rugby Taldeak antolatuta, II. Rugby Topaketak ospatuko dituzte larunbatean, 10:30etik aurrera. Bizkaiko zazpi eskola, Kantabriako bi eta Arabako bat batuko dira: 300 gazte, guztira.
Txirrindularitza

Cafés Baquék egun osoko jaiarekin ospatuko du 30. urteurrena larunbatean

Durango.  Cafés Baqué txirrindulari taldeak 30 urte bete ditu, eta Durango osora zabalduko den ‘Bicifesta’ jai erraldoiarekin ospatuko dute larunbatean. Egitarauan helduentzako zein gazteentzako ekitaldiak antolatu dituzte egun osoan zehar. Miguel Indurain, Marino Lejarreta, Gorospe anaiak, Joseba Beloki, Abraham Olano eta Iñaki Gaston dira txirrindulari taldeak Durangora gonbidatu dituenetako batzuk
ONGINTZAZKO ZOZKETA

Hutsik egin gabe, zabaldu dute JAEDen erakustokia

Durango.  Hutsik egin gabe zabaldu ditu ateak JAEDeko erakustokiak Andra Mariko elizpean aurten ere. Gabonak badatozen erakusle ere baden zozketa hori, gehien behar duten Durango eta Iurretako familiak laguntzeko diru-iturri nagusi du JAEDek.
ORDENANTZA FISKALAK

Zerga eta tasak luzatuta geratu dira

Durango.  Ordubete pasa luzatutako eztabaidaren ondoren, aurtengo ordenantza fiskalen luzapena izango dira 2009koak. Zerga eta tasak oro har %4 igotzea proposatu zuen gobernu taldeak, hala ere, PSE-EEren, Talde Mistoaren eta PPren kontrako botoekin proposamenak ez zuen aurrera egiterik izan. Abstenitu egin zen Aralar eta EAJk eta EB-Berdeek bakarrik eman zuten aldeko botoa.
ESKARIA

Francori eman zitzaion domina kendu guran

Durango.  Durangoko udalbatzak 1972ko maiatzaren 26an Francisco Franco diktadoreari urrezko domina emateko hartutako erabakia atzera botatzeko, beharrezko tramiteak hastea eskatu dute Aralarrek eta EB-Berdeek.
UDALEAN

Udalhitz lan-hitzarmena onartu dute

Durango.  Funtzionarioen eta lan-hitzarmeneko langileen baldintzak arautzen dituen Udalhitz akordioarekin bat egin du Durangok. Eudelek ELA, CCOO eta UGTrekin adostutako testu orokorraz gainera, Udalean indarrean ziren “onuradun” baldintzak mantenduko dituzte. EB-Berdeak, Aralar eta EAJ agertu dira alde.Abstenitu egin dira PP, PSE-EE eta Talde Mistoa.
BATZARRA

Berdintasun Plana diseinatu guran hasi dira

Durango.  Durangoko Emakume eta Gizonen Berdintasun Plana diseinatzeko prozesuaren bigarren zatian sartuta dago Udala. Diagnosia egin zuten iaz eta, aurten, urrian hasita jasotako datuetan oinarrituko den diseinua landuko dute.
ELKARRETARATZEA

Kamioilari durangar bat hil da istripua

Durango.  Gasteizko Jundiz auzoaren parean, N-1 errepidean izandako istripu baten 53 urteko kamioilari durangarra hil da asteon. Kamioi bati gurpila zulatu jakon beste bat aurreratzen zebilela , eta istripua eragin zuen: hiru kamioik eta furgoneta batek elkar jo zuten.
Mendia

Alpino, lehendakari berriaren bila

Durango.  Urriaren 24an, 20:00etan, Alpino Tabira mendizale taldeak batzar berezia egingo du lehendakari berria aukeratzeko
AKORDIOA UMEZAIN ELKARTEAREKIN

Ume ezinduak terapiara joateko diru-laguntza

Durango.  Ezintasunak jotako umeak terapiara joatea izan dezaten diru-laguntzak bideratuko ditu Udalak. 2008ko azken bost hilabeteetako gastuen %50 finantzatzeko konpromisoa hartu du, PPk bultzatutako ekimenaren bitartez, ohar baten popularrek jakin eragin dutenez.
MUSIKA ABELBURUEI

Musika klasikoa jartzen hasi dira Erralden

Durango.  “Animalien ongizatea gehitzea eta, aldi berean, okelaren kalitatea hobetzea”: helburu horiexekin hasi dira Erralde hiltegian hil aurretiko orduetan abelburuei musika klasikoa jartzen. Hala eman dute jakitera bertako arduradunek.
SAHARA GONBIDATUA

Ehunka bisitari batu ditu Erkidegoen Jaialdiak Landakon

Durango.  Ehunka bisitari batu zituen joan zen asteburuan III. Erkidegoen Jaialdiak Landako erakustazokan. Saharako Errepublika Arabiarra izan da aurten gonbidatu berezia.
EUSKARA

Ezabaketa Astea, euskarak jasaten duen “zapalkuntza” agerian uzteko

Durango.  Ezabaketa Astea deitu zuen, asteburuan Durangon, Euskal Herrian Euskarazek (EHE). Euskarak jasaten duen “zapalkuntza” utzi gura izan dute agerian, eta normalkuntzarako bidean “benetako pausoak” euskarari lehentasunezko tratua emango dioten hizkuntza politikekin bakarrik emango direla azalarazi.
´Agurrik gabeak´ekitaldia

Gomuta sentitua frankismo sasoian biktima izandakoei

Durango.  Durango 1936 kultur elkartearen eskutik “askatasunaren alde borrokatzearren hildako, fusilatu eta desagertuei” gorazarreak 300 lagun inguru batu zituen Plateruena kafe antzokian. Omenaldi hunkigarria jaso zuten guztiek, eta “70 urteotako isiltasuna apurtu eta etxean gordetako sentimenduak lehertarazi” zituen, Olmako tximiniaren aurrean antolatutako ekitaldi xumeak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia