Anboto
 

Ekonomia

KONTZESIONARIO BERRIA

Toyotak 1.700 metro koadroko azpiegitura berria zabaldu du

Guztira 1.700 metro koadro batzen dituen azpiegitura berria inauguratu du Durangon Japan Car enpresak. Automobil berrien erakusketara bideratuko dira 450 metro koadro eta, gainerakoa, zerbitzu teknikorako eta saldu osteko zerbitzurako bideratuko da. ... (2007ko ekainaren 25a)

LAGUNTZAK

‘Gauzatu Industria’-ren deialdia ETEei laguntasunak bideratzeko

Gauzatu Industria egitasmoaren deialdi berria zabaldu du Jaurlaritzako Industria Sailak, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuaren (ISEB) eskutik. Enpresa txiki eta ertainei (ETE), aurrerakin itzulgarrien bitartez, bideratutako ... (2007ko ekainaren 21a)

AUTOMOBILGINTZA

Automobilgintza 10.157 milioi eurotik gora aurreikusi ditu

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako automobilgintza osagaien industriak 10.157 milioi eurotik gorako fakturazioarekin aurreikusi du urtea amaitzea. Iazkoa baino %6 handiagokoa. Sektorearen datuen arabera, “ondo” doa, 2006an 1.796 lanpostu ... (2007ko ekainaren 14a)

SALAKETA

CCOOko ordezkari bati eraso egin izana salatu dute

Gerente batek CCOO sindikatuko ordezkari bat eraso izana salatzera deitu dute, gaur, Berrizen. Joan zen barikuan izan ei ziren gertaerak CCOO sindikatuko Durangaldeko ordezkariak lan gatazka baten bitartekari egiten ziharduela. Berrizko Eitua ... (2007ko ekainaren 14a)

ARGINDARRA

Argiaren prezioak ia %2 egingo du gora datorren uztailetik aurrera

Argindarraren prezioak, batez beste, %1,81 egingo du gora uztailetik aurrera. (2007ko ekainaren 12a)

EROSKETA

Eroski taldearen baitako bihurtu da Caprabo supermerkatu katea

Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa ... (2007ko ekainaren 08a)

GREBA MERKATARITZAN

Bizkaiko merkataritzan greba deitu dute berriro, ELA, LAB, UGT eta USO sindikatuek

Bizkaiko merkataritzan greba deitu dute berriro sindikatuek. Lan baldintzak negoziatzen urte bi eta erdi dihardute, baina, ez lanaldi murrizketarik ez soldata igoerarik ez die eskaini patronalak. Are gehiago, itunei atzera eragin kendu gura die. (2007ko ekainaren 06a)

LAN ISTRIPUA

Lan istripua izan zen zapatuan Abadiñoko enpresa baten

Abadiñoko enpresa baten izandako lan istripu baten 39 urteko behargina zauritu zen joan zen zapatuan. (2007ko ekainaren 04a)

LANGABEZIA

Langabezia jaitsi da maiatzean, batez ere Bizkaia

Hego Euskal Herrian behera egin du langabeziak maiatzean eta, batez ere, Bizkaian; apirilean baino 3.426 langabe gutxiago izan dira maiatzean Bizkaian — iazko maiatzarekin alderatuta 5.435 gutxiago—. INEM enplegu bulegoak kaleratutako ... (2007ko ekainaren 04a)

ERRALDE HILTEGIA

Erraldek 2.000 burutik gora hil ditu azken hiru hilean

Erralde hiltegian zabalik dirauen azken hiru hileotan 2.000 burutik gora hil dira. Halaxe eman dute jakitera Erraldeko arduradunek, helarazitako oharrean: “inaugurazio egunetik, egunean 30 buru hilaz, 2.000 abelburu gainditu ditugu”. ... (2007ko ekainaren 04a)

EUSKARA LANTOKIETAN

Lantokian euskararen erabilera bultzatu guran

Lana eta hitza, euskara eta eguneroko beharra uztartu eta indartzeko ekimen berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak: LanHitz egitasmoa. Bizkaiko enpresetan ez eze, Arabako eta Gipuzkoako enpresetan euskararen erabilera sustatzeko hiru lan tresna ... (2007ko maiatzaren 30a)

FORMAZIOA

Berrikuntza eta teknologia tresna berriak irakasleentzat

Irakasleei zuzendutako eta eraberritzearekin lotutako formazio modulu berri batean elkarlanean jardun dute Durangoko Ibaizabal Ikastolak eta GAIA erakundeak. Apirila eta maiatza bitartean garatu da lehenengo edizioa, kirolean teknologia eta ... (2007ko maiatzaren 30a)

GREBA HEZKUNTZA PUBLIKOAN

Durangaldean ia ikastetxe guztiak itxi dituzte, gaur

Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) unibertsitate aurreko hezkuntza publikoko beharginen %65ek egin dute greba, gaur, sindikatuen arabera. LAB, ELA, EILAS eta UGT sindikatuek irakasleak, heziketa bereziko hezitzaileak, sukaldariak, garbitzaileak eta ... (2007ko maiatzaren 24a)

LAN ISTRIPUA

Zornotzako langile bat hil da, kamioiak aurretik eramanda

Zornotzako langile bat hil da, gaur, Irunen (Gipuzkoa), Eroskiren aparkalekuan. Kamiolaria zen bera eta CCOOk hedabideei azaldu dienez, hark kamioiko kaseta utzi duenean izan da ezbeharra. (2007ko maiatzaren 17a)

GREBA IRAKASKUNTZA PUBLIKOAN

Durangaldean ere hainbat irakaslek egin dute greba

Bizkaian, unibertsitate aurreko irakaskuntza publikoan greba egitera deitu dute, gaur, EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuek. LABekoek emandako datuen arabera, oro har, %62koa izan zen jarraipena; Durangaldean, berriz, %80tik gorakoa. Hala ere, argitu ... (2007ko maiatzaren 17a)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra