Gaur Bergaran jokatuko den Partida Azkarren Euskadiko Xake Txapelketa lehiatzeko sailkatu dira Elorrioko Zaldi Baltza eta Abadiñoko xake taldeak. (2013ko maiatzaren 19a)
Ertzaintzak eta udaltzaingoak herrian azken urteetan gertaturiko istripuen datuekin prestatu duten balantzea eman du gobernu taldeak jakitera. Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, aurreko urteekin alderatuta, %55 gutxitu dira zauridunak eragin dituzten istripuak, Abadiñon (2013ko maiatzaren 19a)
‘Body & Landscape’ erakusketa ipini du Iñigo Garatu artistak (1990, Iurreta) Durangoko Museoan (2013ko maiatzaren 19a)
San Migel jaietarako kartel lehiaketa abiatu du jai batzordeak. Ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke luma paperean inprimatutako kartelak eta CDak, Ibarretxe kultur etxean. Irabazleak 500 euro lortuko ditu (2013ko maiatzaren 19a)
Iaz ez bezala, aurten denboraldiagaz batera eta ezelako arazo barik zabalduko dituzte Apatako igerilekuak ekainaren 15ean (2013ko maiatzaren 19a)
Gaur, 18:30ean hasiko da musikari gazteen Arriola antzokiko emanaldia (2013ko maiatzaren 18a)
Bizikleta martxagaz ekingo diote jai egitarauari (2013ko maiatzaren 18a)
Udalak Izurtzako jaietako kartel lehiaketa abiatu du, ekainaren 14ra arte. Kartelean honako mezu hau agertu behar da: Izurtzako jaiak 2013. Horrez gainera, jaietako ezaugarriren bat ere jaso edo irudikatu beharko da. Irabazleak 250 euro jasoko ditu (2013ko maiatzaren 18a)
Hamabost lagunentzako lekua eta egonaldi laburrak egiteko ekipamendua edukiko ditu Landaederrako estalpeak: argindar elektrikoa, janaria berotzeko sukalde txiki bat eta ura (2013ko maiatzaren 18a)
Gaur, etapa berria hasiko du jubilatuen tabernak. Hiru hilabete eta erdian itxita egon ostean, jabe berriak, Itsaso Esteban atxondarrak, inaugurazio ekitaldia egingo 18:00etatik 19:00etara. Herritar guztiak gonbidatuta daude, eta jana eta edana banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean (2013ko maiatzaren 18a)
Aldundiak sustatutako programa ezarri duen lehenengo administrazioa da Elorrioko Udala. Hainbat datu publiko egin ditu: soldatak, dietak, egoera ekonomikoa, prozedurak... (2013ko maiatzaren 17a)
Durangoko Udalak uste du enpresak arduragabe jokatu duela. Horren ondorioz, 2. taldeko zozketa berriro egin behar da eta pertsona kaltetuak ere izan dira. Hori dela eta, neurriak hartu eta kalte ordainak eskatuko dizkio enpresari. (2013ko maiatzaren 17a)
Durangoko Udalean aurkeztu zuten, atzo, maitzaren 24tik ekainaren 16ra arte askotariko kultur emanaldi eta proposamenak eskainiko dituen Euskal Astea (2013ko maiatzaren 17a)
Uriarte eta Antxia abadiñarrek Waltary eta Etxebarria izango dituzte aurkari (2013ko maiatzaren 17a)
Kultur Hamabostaldiaren bigarren asteburuan, Mendibil eta Jasokunde abesbatzek Ermuko Pispilu eta Alboka musika eskolako bandagaz kontzertua eskainiko dute elizan, gaur, 20:30ean. (2013ko maiatzaren 17a)
