Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa ... (2007ko ekainaren 08a)
Mallabiena industrigunerako eta EiTBrako sarreran dagoen Ertzilbengoa baserriak ez du luzaroan zutik iraungo. Datorren astelehenean etxea husteko epea amaituko da. Ondorioz, egun horretatik (hilaren 11tik) aurrera etxean ez da argi, ur edo antzeko ... (2007ko ekainaren 08a)
Iurretako gazteek frontoi ondoko txabola okupatu ondoren ertzainak identifikatutako lau lagunek datorren eguen goizean (9:00etatik aurrera) deklaratu beharko dute, Durangoko Auzitegian. (2007ko ekainaren 08a)
Ekainean hasi eta hiru hilabeteren barruan, Aulestiko Urre S.A. enpresak Azkondo auzobidea konponduko du. Udalak 33.000 eurotan esleitu dizkio lanak. (2007ko ekainaren 08a)
Ekainaren 15etik 17ra Lourdeserako irteera antolatu du Bizian Gorak; hilaren 30ean, berriz, Mañariko jubilatuen elkarteak Errioxako bodega bat ezagutzeko irteera prestatu du. (2007ko ekainaren 08a)
Martitzenean Durango-Durango Emakumeen Saria korrituko da, 15:00etatik aurrera. Nazioarteko klasiko hori Estatu Espainiar osoan antolatzen den egun bateko probarik garrantzitsuena da. Hurrengo egunean hasiko den Emakumeen Birako oilarrak irteera ... (2007ko ekainaren 08a)
Bihar errugbiko Bizkaiko Kopa ebatziko da, Arratian. Eskualdeko ordezkari bi izango ditugu: Durango Rugby Taldea eta Elorrio Rugby Taldea. (2007ko ekainaren 08a)
Kurutziaga areto-futbol taldeak Bizkaiko Kopa irabazi eban joan zen asteburuan GSI Zurbaran Bilboren aurka (3-2), Zorrozako kantxan. Lehen zatian iritsi ziren gol guztiak. Eskualdekoak hiru bider aurreratu ziren markagailuan: “Beraiek ... (2007ko ekainaren 08a)
Txirrindulariek Euskal Bizikletako etapa guztietan zapalduko dituzte Durangaldeko errepideak. Eibarren hasi eta Tolosan bukatuko den gaurko lehen etapan, Areitiotik Zaldibarrera jaitsi eta Berriz, Matiena eta Iurreta zeharkatu dituzte, Gernikara ... (2007ko ekainaren 08a)
Iñaki Aldeko-Otalora durangarraren eta Euskal Astea Zesta Txapelketako txapelaren artean herri bereko pilotari handi bi daude: Mikel eta Arriola berriatuarrak. Erkiaga bikotekide duela berriatuar zailduen aurkako finala jokatuko du domekan, ... (2007ko ekainaren 08a)
Elorrio eta Berriz Bizkaiko XXXVIII. Herri Arteko Torneoko finalerdietan daude. Harrobi oparoa izan ohi duten herriak izaki, espero zitekeen finaleko ateetara iristea. Hala ere, izenak ez dakar garaipenik; kantxan erakutsi behar da nor den nor, eta ... (2007ko ekainaren 08a)
22:00etatik aurrera arituko dira Andoni Egaña, Paia anaiak eta Ander Lipus antzerkigilea. (2007ko ekainaren 08a)
Bizkaiko Caritaseko ordezkariak batuko dituen topaketa izango da zapatuan Olakuetan. (2007ko ekainaren 08a)
Folk eta rock musikaren oinarriekin, doinu berezi eta oso pertsonalak sortzen ditu Maika Makovski musikariak. Eta horiek zuzenean jotzera etorriko da ekainaren 14an antzokira. (2007ko ekainaren 08a)
Bartolome Ertzilla musika eskolak 4 eta 12 urte bitarteko haurrendako lehenengoz antolatu ditu aurten Musika Udalekuak. (2007ko ekainaren 08a)
Zapatu honetan bosgarren edizioa beteko du ekimen honek.
ELA sindikatuko Leire Heredia eta LABeko Marieli Urriolabeitiaren iritziak
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
