Joan zen mende hasierako euskal ezkontza ekarriko digute gogora zapatuan, Gernikako Arbola plazan, Lourdesko Ama ikastetxearen mendeurren ekitaldien barruan. 1907ko apirilaren 4ra egingo dute atzera begiratua, argitu dutenez, garai hartako ezkontza ... (2007ko ekainaren 25a)
San Joan bezperan, zapatuan izango da, aurten, Elorrion antolatu ohi duten kultur azoka. Musikaire egitasmoaren barruan eratu dena VII. Kultur Azoka izango da. Goizean goiz, 09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:30ak ingurura arte egongo da Gernikako ... (2007ko ekainaren 21a)
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko onarpena atzera bota eta proiektua geldituz gero “arrazoi politikoengatik” izango dela argitu gura izan du Agustin Asua alkate ohiak dioenez, eta ez ... (2007ko ekainaren 20a)
Elorrioko Hiri Ordenazioko Udal Plangintza Orokorraren behin behineko onarpenarekin eta Pulla-Azkarreta ingururako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenarekin lotuta Udal Planeamendurako Aholku Batzordearen akordioen kautelazko ... (2007ko ekainaren 15a)
Ezker abertzaleko kide Pernando Barrena izango da datorren eguaztenean, ekainaren 20an, Elorrion. (2007ko ekainaren 14a)
Eroskik Caprabo supermerkatu katearen %75 erosi du, eta horri esker, 500 denda eta 15.000 langile gehiago izango ditu egoitza Elorrion daukan kooperatibak. Kapitalaren %5 gordeko dute Bonet, Elias eta Carbo familiek, jabe ohiek; gainerako %20a Caixa ... (2007ko ekainaren 08a)
Domekan AHTren aurkako mendi martxan egin zuten hainbat lagunek Erdella mendizale taldeak eta AHT Gelditu! Elkarlanak deituta. Ertzaintza ere bertaratu zen eta istiluak ere izan ziren. (2007ko ekainaren 04a)
AHTaren aurkako mendi martxa antolatu dute Erdella mendizale taldeak eta Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak elkarrekin, ekainaren 3rako; domeka honetarako, beraz. (2007ko maiatzaren 31a)
Herri ikastetxeko haur eskolako teilatua konpontzeko lanak lehiaketa publikoan ipini ditu Udalak. Enkantean hartzeko prezioa, berriz, 117.738 euroan jarri dute udal arduradunek. (2007ko maiatzaren 29a)
Lanbide Heziketa eta Batxilergoa euskaraz egitera sustatu guran kanpaina abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak, Alkarbidek koordinatuta. Bizkaian 39 herritan jarriko da martxan eta horien artean dira Elorrio eta Zornotza. Kanpainan honen protagonista ... (2007ko maiatzaren 23a)
Hautagai zerrenda “gaztea, prestatua, ilusinoz betea eta erronkak betetzeko konprometitua” osatu dau EAJk, aurreko legealdi bietan gobernutik kanpo egon eta gero. (2007ko maiatzaren 21a)
Hil honen barruan prest izango da Esteibarlandan egokitutako umeentzako jolas-eremua. Halaxe azaldu du alkate Agustin Asuak. Lasuen enpresak hartu du txintxaunak jartzeko lurra atontzeko ardura —36.078 euro— eta jolasak jartzeko lana, ... (2007ko maiatzaren 17a)
Niko Moreno buru dela aurkeztu dau osotutako zerrenda EAE-ANVk. Ondorengo postuetan doaz Txaber Igarza, Kristina Sierra, Maku Florentino eta Joxe Garaizabal. (2007ko maiatzaren 14a)
Backgammoneko II. Open Pianoa hartuko du, asteburuan, Elorriok. Barikuan hasi eta domekara arte luzatuko den open horretan, Euskal Herriko eta Espainiako 25-30 jokalari inguru batuko dira, antolatzaileen berbetan. (2007ko maiatzaren 10a)
“Premiazko alternatiba” izan guran aurkeztu da hauteskundeetara Elorrioko Herritarren Aukera, “Elorrio bere beharren arabera garatu dadin”. (2007ko maiatzaren 08a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
