ENBOR JAURTIKETA

Jai giroa izan dute nagusi Etxebarriako San Agustinen

Elorrio.  Jai giroak ez du hutsik egin aurten ere Etxebarriko San Agustin auzoan. Abuztuak berea egiten duen honetan eta Elorrioko Ferixa Nausikoen aurrekari lez ospatzen dituzte auzoko jaiak San Agustinen, eta aurten ere ez dute hutsik egin.
ATXILOTUAK

ETArekin zerikusia dutelakoan zortzi atxilotu

Elorrio.  Guardia Zibilak zortzi lagun atxilotu ditu, ETArekin zerikusia dutelakoan. Horietako hiru dira Elorriokoak: Gaizka Jareņo Ugarriza, Adur Aristegi Aragon eta Liber Agirre Mazaga.
HERRI LANAK

Begoņa plazako lanak abendurako amaituko dituzte

Elorrio.  Begoņa plazako lanak amaituta izango dira abendurako. Eman ditu dagoeneko Udalak amaitzeko dauden bigarren zatiko lanak, eta hileon bertan hasiko dira. Construcciones y Excavaciones Bermeosolo enpresak hartuko du horien ardura, 309.000 euroko aurrekontuarekin.
AISIALDIA

Udal ludoteka jarriko dute martxan urrian

Elorrio.  Ludoteka zerbitzua izango dute herritarrek datorren urrian hasita. Ikasturtearekin bat egingo du 3 urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako udal ludotekak eta, oraingoz, Iturri jauregian izango du lekua. Arratsaldeetan egongo da zabalik aurten lehenengoz antolatutako ludoteka. Aurtengo aurrekontuak batzen du 20.000 euroko diru-atala zerbitzu barri horri begira.
PARTE HARTZE PROZESUA

Udal plan orokorrean parte hartzeko aukera

Elorrio.  Hiri-ordenazioko udal plan orokorrari buruzko partaidetza prozesua hasteko baldintzak zehaztu dituzte udal arduradunek. Irailean jarri gura dute martxan partaidetza prozesu hori, eta hori zuzendu eta dinamizatuko duen enpresa kontratatuko du Udalak. Baldintza orria onartu dute, 31.500 euroko aurrekontua ez eze.
HERRI LANAK

Kurutziaga berrantolatu gura dute

Elorrio.  Kurutziaga ingurua berrantolatu gura dute udal arduradunek, eta horretarako zabaldu berri dute lehiaketa irekia. Hirigintza lanak dira bertan egin gura dituztenak eta 340.676 euroko aurrekontua zehaztu du Udalak.
DIRU-LAGUNTZAK

Herriko ikasleko jasoko dute laguntza eskolek

Elorrio.  Herriko ikastetxeei bideratutako diru-laguntzen birbanaketa egin du Udalak. Aurten, Elorrioko ikasle kopuruaren araberako diru-laguntza jasoko dute ikastetxeek. Hala ere, aurrera begira, “ikastetxearen proiektuaren arabera” bideratu gura dituzte laguntzak, Niko Moreno alkateak azaldu duenez. “Aurtengoa, trantsizio urtea ere bada, eta Hezkuntza Batzordean eztabaidatutako irizpideen arabera emango ditugu”.
PROTESTA

Garbitasuneko langileek "prekarietate" eta "diskriminazioarekin" amaitzea eskatzen dute

Elorrio.  Subkontratazioa=prekarietatea, ekiparazioa orain lelopean protesta egin dute Elorrioko eta Zornotzko udaletxeen aurrean, Udalotako kontraten bitartez azpikontratatutako garbitasuneko langileek. ELA sindikatuak deituta egin dute protesta. Joan zen barikuan egin zuten Elorrion, 12:00etan, eta, Zornotzan, berriz, ekainaren 26an, eguenean, egingo dute, 19:30ean.
URA GAINEZKA

Zaparrada gogorra

Elorrio.  Asteak aurrera egin ahala normaltasunera bueltatu da Elorrio, astelehen arratsaldean botatako euri-jasaren eraginez hainbat garaje eta industriatan ura sartu ondoren.
DEIALDIA

Manifestazioa deitu dute azken gertaera “oso larrien” aurrean

Elorrio.  Inori ezer “inposatu” gabe “denon ideiak eta proiektuak defendatu eta gauzatzeko jokaleku bat” sortzeko beharra nabarmendu, eta, maitzaren 10ean, Elorriotarren berbia errespetatu lelopean manifestazioa egingo dutela iragartzeko agerraldia egin du herritar talde batek: “Ez da inoiz inon gatazkarik konpondu alde bat baztertuz, eta ezker abertzalea baztertzeak eta jipoitzeak ez du gatazka konpontzeko balioko”.
JAI EGUNA

Elorriarrek Balendin Berrio-Otxoa hartu dute gogoan, urtero lez

Elorrio.  Jai handia da Elorrion uztailaren 4a, Balendin Berrio-Otxoaren eguna; San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindaria dena. Txistularien kalejirak hasi zuen eguna eta, aurten, santu izendatu zuteneko 20. urteurrena bete izanarekin lotutako irudi, liburuxka zein jakiak saldu dituzte.
Kirolak

Parapentezaleen topaketa Elorrion

Elorrio.  Uztailaren 5ean parapente topaketa egingo dute, Udalatxeko meatzeetatik irtenda
TOPAGUNEA

Elkarrekin egoteko eguna Argiņetan

Elorrio.  Kainaberaren bitartez udaldia igarotzera etorritako ume errusiarrak eta etxeetan hartu dituzten familiak Argiņetan batu ziren joan zen asteburuan.
VIII. EDIZIOA

Azoka Kulturalak hainbat bisitari erakarri zituen

Elorrio.  Musikaire abiatzearekin batera, VIII. Azoka Kulturala izan zen asteburuan. Hainbat lagun bertaratu zen han batutako antzinako liburu, binilo eta mineralez betetako erakustokiak ikustera. Motor erakusketa ere izan zuten aukeran.
KREDITU ERANTSIA

Ia milioi bat euro hainbat hirigintza egitasmorako

Elorrio.  Hainbat hirigintza-lan egin guran ia milioi bat euroko kreditu erantsia onartu du udalbatzarrak. 2007ko diruzaintzako gaindikinarekin lortu dute 945.100 euroko diru-atala. Aldatzekua Jauregian irisgarritan neurriak hartu gura dituzte, Kurutziaga ingurua berrantolatu eta Padura eta Julian Ariņo arteko bidegurutzea konpondu, besteak beste.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia