Areto-futbola

Jokamolderik egokienaren bila

Elorrio.  Elorrioko Buskantzak liga hasiera ona egin du Ohorezko B Mailan. Azken urteetan beheko postuetan sufritzen ibili izan dira, eta aurten, oraingoz, lasai antzean dabiltza sailkapenaren erdi inguruan. Erosotasun horren arrazoietako bat jokatzeko sistema aldatu izana da. Baloia gehiago darabilte, eta jokaldiak landuagoak dira. Etxean emaitza oso onak eman dizkie horrek, baina kanpoan lartxo sufritu dute. Horregatik, kanpoko partiduetako jokamoldea moldatu egin dute.
'DENON ARTEAN'

Lur ez urbanizagarria eta ingurumena hartuko dituzte aztergai

Elorrio.  Hiri-ordenazioko Udal Plan Orokorrak behar dituen egiturazko ordenamendua eta ordenazio zehaztua jasoko dituen agiriak idatziko ditu Juan Ramon Lombera arkitektoak.
AIREAREN KALITATEA

Kutsadura neurtzea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Elorrio.  Legebiltzarrak Elorrion PM10a, SO2a, COa, NO2-NOa eta ozonoa (O3) neurtuko dituen neurgailu finkoa jartzea eskatuko dio Jaurlaritzari, Aralarren ekimenez PSE-EE eta PPrekin adostuta aurkeztu eta onartutako legez besteko proposamenean.
Eskubaloia

Txarto hasi arren, mailaz igotzea dute helburu

Elorrio.  Elorrioko Eskubaloi Taldeak espero baino ahulago hasi du denboraldia. Iaz maila galduta, aurten igoera dute helburu, baina ligako lehen bi neurketak galdu egin dituzte; Zumaiaren kontra estreinakoan eta Oņatiren zelaian joan zen asteburuan. Domekan eta etxean, Bera Bera jasoko dute. Arerio zaila da. Bera Berak talde indartsua izan ohi du. Hala ere, markatutako helburuak lortzeko, elorriarrek garaipenak batzen hasi behar dute.
BERRIO-OTXOAK ERATU DU

Kultur Astea, nagusien eskutik

Elorrio.  Berrio-Otxoa nagusien elkartek Kultur Astea antolatu du, datorren asteari begira, Aldatzekuan. Biharko anaidetasun bazkariarekin abiatuko dute egitaraua.
Elorrio

Elorrio.  Udal kiroldegia erabiltzeagatiko hileko kuota ordaintzeko diru-laguntzak bideratuko ditu Udalak herriko kirol taldeentzat. Ohiko diru-laguntzaz gainera, beraz, aitatu dugun laguntasun ekonomiko hori ere jasoko dute.
HERRIKO TABERNEN AUZIAN

Irazola atxilotu dute Lapurdin

Elorrio.  Herriko tabernen auziari lotuta 18 lagun atxilotu ditu Polizia Frantsezak asteon Ipar Euskal Herrian, Lapurdin. Atxilotu horien arteko bat Elorrioko Jon Irazola da.
MAHAI TEMATIKOAK

Mugikortasuna, ingurumena eta hiri-eredua aztergai

Elorrio.  Ingurumena eta iraunkortasuna: izen horiexekin hasi dituzte, asteon, Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren (HAPN) eztabaida eta parte hartzeko prozesuaren baitan antolatutako mahai tematikoak.
ETXEBIZITZEN ZOZKETA

Etxebizitza egokitu zaien herritarren neurtutako poza

Elorrio.  Isilpeko poztasun adierazpenak izan ziren Arriola antzokian martitzenean ikusitakoak: zortea lagun izan zuten gutxi batzuen neurtutako poza. Inork etxebizitzari uko egingo edo izan daitezken bajen zain geratu beharra izan dute gainerakoek.
ATXILOTUA

Iparraldean atxilotutakoen artean dago Irazola elorriarra

Elorrio.  Frantziako poliziak 12 kide atxilotu ditu asteon, Iparraldeko Batasunaren kontra egindako sarekadan; euren artean, Elorrioko Jon Irazola ere bai.
KPI-A %1EKO IGOERA LINEALA

UdalHitz lan hitzarmena onartu dute

Elorrio.  2008tik 2010erako iraunaldia izango duen Udalhitz hitzarmena onartu du udalbatzarrak azken bilkura, Gobernu Taldearen eta EHAK udal taldearen botoekin. Abstenitu egin dira sozialistak eta EAJ. Hala ere, EUDELek negoziatutako hitzarmenean aldaketa bat jaso dute. Horrela, Kontsumo Prezioa Indizea %1eko igoera beharrean, KPI %1eko igoera lineala onartu da.
AHO BATEZ ONARTU DA

Zerga eta tasak %3,5 igotzea onartu dute azkenean

Elorrio.  Zergak eta tasak %3,5 igoko dituzte datorren urtean. Hala onartu dute, azkenean, udalbatzarrean. “Udalaren inbertsio zein gaitasun ekonomikoa” mantentzeko, Gobernu Taldeak proposatutako %4,2ko igoera orokorra onartu zuten Ogasun Batzordean. Baina, udalbatzarra hasi aurretik deitutako bozeramale batzordean %3,5 igotzeko proposamen berria egin zuen gobernu taldeak, udalbatzarrak aho batez onartu duena.
BEKA

‘Emakumeak Elorrioko Historian’ ikerketa beka sortu dute

Elorrio.  Emakumeak Elorrioko Historian ikerketa beka sortu du Udaleko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Zerbitzuak, Elorrioko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko helburuarekin.
JAI EGUNA

Elorriarrek Balendin Berrio-Otxoa hartu dute gogoan, urtero lez

Elorrio.  Jai handia da Elorrion uztailaren 4a, Balendin Berrio-Otxoaren eguna; San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindaria dena. Txistularien kalejirak hasi zuen eguna eta, aurten, santu izendatu zuteneko 20. urteurrena bete izanarekin lotutako irudi, liburuxka zein jakiak saldu dituzte.
Kirolak

Parapentezaleen topaketa Elorrion

Elorrio.  Uztailaren 5ean parapente topaketa egingo dute, Udalatxeko meatzeetatik irtenda

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia