Guztira, 315.704 euroko inbertsioa egin du Udalak, horietatik 171.605 Aldundiak ipinita. (2009ko apirilaren 24a)
Martxoan hasi zituzten San Migel kalea urbanizatzeko obrak, eta dagoeneko lan horien eraginak nabarmenak dira herrian. (2009ko apirilaren 17a)
San Migel Nagusien Elkarteak Batzar Orokorra ospatuko du datorren domekan, hilaren 5ean. Goizeko 11:30erako jarri dute hitzordua, Otea-Loran elkartearen txokoan. Agertzeko dei berezia egin diete bazkideei. (2009ko apirilaren 03a)
Abesbatzek udabarriko kontzertua eskainiko dute martxoaren 28an Garain, San Migel elizan. Iluntzeko 20:00etan hasiko da jaialdia, eta bertan Bizkaitik etorritako hiru talde izango dira kantari. (2009ko martxoaren 27a)
Urtemuga garrantzitsua izango da aurtengoa Garaiko Otea-Loran elkartearentzat, 25 urte dira-eta sortu zenetik. (2009ko martxoaren 23a)
Irailean hasi ziren herriko plazagaz lotutako lanen 2. eta 3. faseko lanak, eta datozen asteetan amaierara ailegatuko dira. Hain zuzen be, herrigunea zeharkatzen dauen foru-bidea konpontzea falta da bakarrik; maiatzera arteko epea daukie horretarako. (2009ko martxoaren 12a)
24 urtean liberatu gabeko alkatea izanda “beharrezkoa” ote den galdetu du (2009ko martxoaren 06a)
Estatutu berrien azken berrespena egin du Otea-Loran elkarteak domekarako, otsailaren 8rako, deitutako ez ohiko batzarrean. Bazkide izateko behin betiko baldintzak jasoko dituzte bertan, iaz onartutako aldaketak jasoz: herrian gutxienez sei urtean ... (2009ko otsailaren 04a)
Espaloia herrigune osoan zehar zabaldu gura du Udalak, eta horri aurre egiteko egitasmoa aurkeztu dute Espainiako Gobernuak Tokiko Inbertsioetarako Estatu Fondotik diru-laguntza jasotzeko. Garairi 54. 689 euro dagozkio onartuz gero, eta lanak aurten ... (2009ko urtarrilaren 29a)
Zenbaki borobila: 1.000 euro batu dituzte aurten, usadioari eutsiz, Garain antolatutako San Anton eguneko errematan. Denera, 30 produktutik gora izan zituzten enkantean hartzeko San Joan Ebanjelariaren elizpean batutako bisitariek. Eguraldia ere ... (2009ko urtarrilaren 22a)
Urteroko hitzorduari eutsiz, erremata izango dutue aurten ere Garain San Anton egunez. San Joan Ebanjelariaren elizpean elkartuko dira, eta herritarrek eurek eroandako baserriko produktuak enkantean hartzeko errematari ekingo diete meza nagusia ... (2009ko urtarrilaren 15a)
Orain hiru urte antolatu zuten lehenengoz Gaztaña Erre Eguna Garain, eta harrezkero ez diote hutsik egin hitzorduari. Oraingoan ere gonbita luzatu du Udalak gaztainak erre eta elkarrekin jateko. Zapaturako egin dute hitzordua, frontoian, 17:00etan. (2008ko abenduaren 10a)
Gimnasia ikastaroa hasiko dute abenduan frontoian, Udalak antolatuta. Eskaera formalik ez da egin Udaletxean, baina herritarren artean bazegoen eskaria eta aurrera egin du proposamenak. Denera, 22 lagunek eman dute izena. (2008ko azaroaren 25a)
Datorren urtean %4 igoko dituzte zergak eta tasak, oro har. Hala onartu du udalbatzarrak. Salbuespenak ere badira; batetik, zaborraren gaineko tasa, aurten ere, %10 igoko dute, eta, bestetik, ura, estolderia eta putzuak garbitzeko zerbitzuaren ... (2008ko azaroaren 18a)
Lehenengo biderrez liberatuta egongo da, lanaldi partzialean, Garaiko alkatea. Izan ere, udal jardunerako dedikazio partziala izatea onartu du udalbatzarrak, aho batez. Gontzal Sarrigoitia alkateak berak azaldu lez, astean 12 orduan egongo da ... (2008ko azaroaren 13a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
