JAIAK

Sanjoanei ondoetorria emango die asteon

Garai.  Sanjoanei ondoetorria eman guran donien-atxa altxatzeko ordua jarrita dute garaitarrek. Astelehenean, San Joan bezperan, elkartuko dira plazan, txapligo hots artean, usadioari eutsi eta jaiei hasiera emateko.
HERRI LANAK

Santa Katalina-Etxeita bideko lanak amaitzeko prozesua martxan

Garai.  Santa Katalina-Etxeita bidearen hobekuntza lanen bigarren zatirako prozedura negoziatu bidezko kontratazioa egiteko prozesua hastea onartu du udalbatzarrak.
A-8 AUTOBIDEAREN ERAGINA

Kamioientzako bide berria egitea proposatu dute

Garai.  Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin batzartuko dira udal arduradunak A-8 autobidearen hirugarren erreia egokitzeko lanen eraginez Garain aurreikusita duten hondakindegia dela-eta.
DEIA

Herri-kirolak antolatu gura dira herritarren laguntzarekin

Garai.  San Juan jaiak laster eta jarraian, uztailean, Santana, Santiago eta Saninazioak dituzte garaitarrek. Guztiotarako jai egitarauak osatu guran hasita daude lanean Trumoite jai batzordeko kideak.
GARBIKETA LANETARAKO

INEMen enplegu programarekin bat egingo dute

Garai.  Udalak INEM-Tokian tokiko korporazioak enplegu programarekin bat egingo du aurten ere. Egitasmo horren bitartez, hainbat garbitze lanetarako langileak kontratatuko ditu.
LAGUNTASUNA

Herriko tabernek laguntza emango dute jaietan

Garai.  Herriko tabernek laguntasuna eskainiko dute, aurten, herriko jaietan. Azken urteetan ez dute parte hartu izan; hala ere, aurten eskaera luzatu die Udalak eta ondo hartu dute.
LAGAPENA

BI-3341 errepide tartea uzteko eskatuko dute

Garai.  BI-3341 foru errepidea Udalaren esku uztea eskatuko dio Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari. Hala onartu dute azken udalbatzarrean. San Migel Goiaingeruaren eliza ingurutik San Joan Ebanjelariaren eliza ingurura doan 400 metro inguru dituen errepide-zatia eskatuko du Udalak, konpondu eta ibilgailuen abiadura txikitzeko neurriak hartzeko.
LAGUNTZAK

Umeentzako lau laguntza eskari izan dira oraingoz

Garai.  2007an jaiotako ume bakoitzeko, diru-laguntza lortzeko 14 eskari izan zituen Udalak. Beraz, 2006ko urtarrilaren 1era arte atzeraeraginezko izaera izan duen araudiaren bitartez, 4.200 euro bideratu zituen, iaz, laguntzotara. Aurten, berriz, lau eskari izan dituzte Udalean, oraingoz.
JAIAK

Ipuin kontalaria eta herri afaria dakarte Sanjuanek

Garai.  Astea hastearekin batera eman die ongietorria Sanjuanei Garain; txapligu hots artean, jaien iragarle den donien-atxa igotzearekin batera. Hala ere, Trumoitte jai batzordeak osotutako jai egitarauak zapatu eta domeka bitartean batu ditu ekitaldiak.
IZENA EMATEA

Herri afaria eratu dute sanjoanetarako

Garai.  San Joan jaiak direla-eta herri afaria antolatu dute usadioari eutsiz. Momoitiko San Joanen elkartu ohi dira herritarrak eta zabaldu dute izena emateko epea.
JAI GIROA

Hainbat ikusle, herriko gazteen eta Txirloren arteko norgehiagokan

Garai.  Hainbat ikusle batu zituen joan zen asteburuan herriko zortzi gazteren eta Iurretako Txirlo astoaren arteko norgehiagokak. Azkenenean, gazteek irabazi zuten.
BAZKARIA

Ohiturari eutsiz bazkaltzeko batu dira nagusiak, San Isidro egunez

Garai.  Urteroko hitzorduari eutsiz, bazkaltzeko elkartu ziren, San Isidro egunean, hainbat lagun.
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Kontsumo txikiko bonbilak hartzera

Garai.  Hainbat lagun hurreratu zen barikuan plazara kontsumo txikiko bonbilak eta energia-eraginkortasuna eta energia barriztagarrien gaineko informazinoa eskuratzera.
ENERGIA AURREZTEKO

Kontsumo txikiko bonbila eskuragai

Garai.  Kontsumo txikiko bonbilak banatuko dituzte, gaur arratsaldean, herriko plazan.
BIZTANLERIA

Etengabeko hazkundea

Garai.  
Biztanleriaren hazkundea etenik bakoa izan da Garain 1996tik gaur egunera arte; 2001etik 2006ra izan da nabarmena. Izan ere, otsailean Eustatek emandako datuen arabera, %19,9 egin du gora.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia