Martitzen goizean Iurretako gazteek pilotaleku ondoan okupatutako etxola zigilatu egin zuten ertzainek. Hara joan ziren unean, barruan ez zen inor aurkitzen. Protesta moduan, gaur 19:30erako manifestazioa antolatu dute; Gaztetxea zenetik irten eta ... (2007ko uztailaren 20a)
Hiri Ordenaziorako Udal Plangintza Orokorraren behin behineko eta Pulla-Azkarretako arau subsidiarioen aldaketa puntualaren hasierako onarpenak ezeztatu eta indargabetu zituen, atzo, udalbatzarrak. EAE-ANV eta EHAren aldeko botoekin hartu zen ... (2007ko uztailaren 20a)
Batzordeetariko lau maiatzeko udal hauteskundeetan gehiengoa galdu zuen, baina alkatetzan jarraituko duen EAJ alderdiak gidatuko ditu, eta beste bi batzorde PSE-EE alderdiak kudeatuko ditu (2007ko uztailaren 19a)
Eguaztenera arte izango dira Santiago auzoko jaiak. Bariku iluntzean altxatuko dute jaietako txopoa, eta berakatz zopa dastatuko dute ohiturari jarraituz. (2007ko uztailaren 19a)
Bi proposamen zehatz adostu dituzte hilabeteotako bileretan: batetik, gazteak elkartzeko lokal bat antolatzea; bestetik, herriko giroa hobetzen laguntzea. (2007ko uztailaren 19a)
Usadioari eutsiz, Errogatiba Eguna ospatuko dute abadiñarrek Urkiolako Santutegian abuztuaren 25ean. (2007ko uztailaren 19a)
Lutxi Urigoitia, herriko presoak, errefuxiatuak, eta kartzelara bisitan zihoala istripuan hildako Ruben Garate gogoratuko dituzte bihar ‘Lutxi’ plazan, 19:00etan. (2007ko uztailaren 19a)
Elorrioko 5. Aukera-aukeran azoka eratu du Elorrioko Merkatarien Elkarteak (EME). Gaur du lehenengo eguna Kiroldegiko frontoian egokitutako merkatuak eta, barikuan, berriro zabalduko ditu ateak. Halaxe eman dute jakitera antolatzaileek. (2007ko uztailaren 19a)
Bizkaibus zerbitzua Garaira zabaldu zutela zortzi hilabete igaro dira oraintsu. Etxebarriarekin (Lea-Artibai) batera zerbitzu publikorik ez zeukan Bizkaiko herri bakarra zen ordura arte Garai. Urteetan egindako eskakizuna egi bihurtu zen joan zen ... (2007ko uztailaren 18a)
Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako bizikleta martxa eratu du Abadiñoko Gazte Asanbladak, hilaren 27rako. Auzorik auzo egingo dute bidea eta parte hartzera deitu dute: “Aldarrikapenez betetako egitasmoa izanik, guztion parte-hartzea ... (2007ko uztailaren 18a)
El Combo Duplex-en zotz egiteari dagokion Ford Focus Flexifuel autoa eman du ONCEk Durangon. Mª Nieves Aguinalde durangarrak lortu du saria. (2007ko uztailaren 18a)
Bolatokia kristalaz itxi eta barrutik egokitu gura du Udalak, eta horretarako egitasmoa egiteko ardura eman dio Orbelari; Ingurumen Hezkuntza eta Ikerketa enpresari. Horretarako 10.300 euroko aurrekontua zehaztu dute udal arduradunek. Lanak hiru ... (2007ko uztailaren 18a)
Airearen kalitatearen gaineko neurketa egin ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin hartu-emanean jarri da Udala hartu daitezken neurrien gaineko informazioa jasotzeko. (2007ko uztailaren 18a)
Oraintsu egindako ez ohiko udalbatzarrean hasi berri duten legegintzaldirako komisioen osaketa onartu zuten. EAEk ordezkari bi izango ditu batzorde bakoitzean eta EAJk bat. (2007ko uztailaren 13a)
Uztailaren 22an, 71 urte beteko dira frankistek Otxandio bonbardatu zutela 50 hildakotik gora eraginez—hainbat familiatan 3-4 hildako izan zituzten—. Gerra hasi berri zen orduan. (2007ko uztailaren 13a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
