Anboto
 

Herrik Herri

UDALEKUAK

Udalekuen jardunerako ludoteka ere erabiltzen du Guraso Elkarteak

Datorren uztailaren 13ra bitartean makina bat jardueratan parte hartzeko aukera dute neskato-mutikoek 10:00etatik 13:00era, Guraso Elkarteak hiru urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei begira eratutako udalekuetan. Horretarako Andresalandan ... (2007ko uztailaren 04a)

AZKEN EGUNAK

Durangoko Azokako kartelerako azken egunak

42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragartzeko kartelari begira lehiaketa eratu du, aurten, lehenengoz Gerediaga Elkarteak. Abenduaren 5etik 9ra egingo da eta lanak aurkezteko epea uztailaren 13an amaitzen da. (2007ko uztailaren 04a)

LANPOSTUA

Itzultzaile lanpostua betetzeko deia, Abadiñon

Abadiñoko Udalak itzultzaile lanpostua betetzeko aldi baterako kontratua eskaini du. Urtarrilaren 31ra arteko kontratua da eta eskariak aurkezteko azken eguna da uztailaren 12a da. (2007ko uztailaren 04a)

BEDEINKAZIOA

Umeen bedeinkazioa egingo dute Urkiolako Santutegian

Usadioari eutsiz umeen bedeinkaziorako eguna izango dute, domekan, uztailaren 8an, Urkiolako Santutegian. Meza nagusia 12:00etan izango da, santutegiko arduradunek jakitera eman dutenez. (2007ko uztailaren 04a)

LAGUNTASUNA

‘Uribarriko Andra Mari-Katea ez da eten’ lanak Palenquen lagunduko

Uribarriko Andra Mari-Katea ez da eten DVDaren 2.000 ale saldu dira eta gastuak estalita lortutako 18.000 euroak Palenqueko (Ekuador) misio lanetara bideratuko dira. (2007ko uztailaren 04a)

ELKARTASUN EKIMENA

Esklerosi Anizkoitzaren alde bustitzera gonbita egin dute

Igeri eginez Esklerosi Anizkoitza duten gaixoei elkartasuna adieraztera gonbita zabala luzatuko du, aurten ere, Esklerosi Anizkoitza Eugenia Epalza Euskal Fundazioak Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban. Baita Durangaldean ere. (2007ko uztailaren 04a)

ELKARTE BERRIA

Salbamenduko txakurren bigarren talde bat sortu da

Txakurren trebakuntza tekniketan eta baita pertsonen erreskatean ere espezializatutako boluntario taldeak Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE) salbamendu txakurren bigarren elkartea sortu dute. Bederatzi lagunek euren txakurrekin batera sortu dute De ... (2007ko uztailaren 04a)

JAIAK

Lantziegoko dantza taldea berriz ere, jaietan 15 bat urte eta gero

Badira 21 urte Garaiko dantza taldea Lantziegora (Araba) joan zela dantzara elkartruke ekimen baten barruan. Lantziegoko taldea azkenekoz Garaira dantzara etorri zela, berriz, 15 urte inguru. Aurten, berriro ere izango dira Garain eta saioa ... (2007ko uztailaren 04a)

KULTUR IBILBIDEA

Merinoaren Ibilbidea sortzea aztertzen dihardu Gerediagak

Merinoaren Ibilbidea berreskuratzea aztertzen dihardu Gerediaga elkarteak , Durangaldearen sorrera eta antolamendu historikoa azaldu eta ezagutzeko bide bihurtu dadin. Kultur ibilbide hori Goiurian (Iurreta) abiatuko litzake, ondoren, Momoitioko San ... (2007ko uztailaren 03a)

BATZORDE ERAKETA

Hamar batzorde eratu berri ditu udalbatzarrak

Batzorde eraketa egin berri du udalbatzarrak, guztira hamar batzorde informatibo osatuz. Era berean, ohiko osoko bilkurak hemendik aurrera hileko azken martitzenero egitea onartu da, 19:00etan. Jose Luis Navarro alkateak (Abadiñoko Independienteak) ... (2007ko uztailaren 03a)

BATZORDE ERAKETA

Plan estrategikoa garatzeari begira moldatu du batzorde eraketa udalbatzak

Otxandioko plangintza estrategikoa garatzeari begira moldatuta egin berri du batzorde eraketa udalbatza berriak. Hala ere, azken legealdian bezala berean mantendu dituzte Ogasuna eta Presoak batzordeak; baita Euskara batzordea ere. Plan ... (2007ko uztailaren 02a)

MANIFESTAZINOA

AHTaren aurkako manifestazioak hainbat lagun batu ditu

Mila arrazoi daude. AHT gelditu! goiburuarekin ehunka lagun elkartu ziren Elorrion, AHT Gelditu! elkarlanak deitutako manifestazioan. (2007ko uztailaren 02a)

BALENDIN BERRIO-OTXOA

Balendin Berrio-Otxoa eguna ospatuko dute eguaztenean

Uztailaren 4a egun berezia da Elorrion. San Inaziorekin batera, Bizkaiko zaindaria den Balendin Berrio-Otxoaren eguna ospatuko dute usadioari eutsiz, eta makina bat ekitaldiz hornitutako egitaraua osatu dute horretarako. (2007ko uztailaren 02a)

BATZORDEEN ERAKETA

Hamaika batzorde eratu dituzte legealdi berrirako

Ordu erdi eskas iraun zuen ez ohiko bilkuran, hamaika batzorde eratzea onartu du udalbatzar berriak. Era berean, tokiko gobernu batzordeko kideak ere izendatu dituzte; jardun bakarrean arituko den Niko Moreno alkateaz gainera, EAE-ANVko Txaber ... (2007ko ekainaren 28a)

Pilota

Oizpe txapelketako finalak jokoan asteburuan

Durangaldean, pilota munduko arreta osoa Berrizek hartuko du asteburu honetan. Zapatuan Bizkaiko Herri Arteko Txapelketako partida nagusia du, eta barikuan eta domekan lau t’erdiko Oizpe Txapelketako finalak jokatuko dira Berrizko ... (2007ko ekainaren 28a)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra