Maiatzaren 26an Portugaleten ospatuko dute Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia. Ibaizabal ikastolak autobusa jarriko du bertara joateko. Zabalik dago izena emateko aukera (2013ko maiatzaren 20a)
Berrizko Herrirak hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 23tik 25era (2013ko maiatzaren 20a)
Ertzaintzak eta udaltzaingoak herrian azken urteetan gertaturiko istripuen datuekin prestatu duten balantzea eman du gobernu taldeak jakitera. Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, aurreko urteekin alderatuta, %55 gutxitu dira zauridunak eragin dituzten istripuak, Abadiñon (2013ko maiatzaren 19a)
San Migel jaietarako kartel lehiaketa abiatu du jai batzordeak. Ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke luma paperean inprimatutako kartelak eta CDak, Ibarretxe kultur etxean. Irabazleak 500 euro lortuko ditu (2013ko maiatzaren 19a)
Iaz ez bezala, aurten denboraldiagaz batera eta ezelako arazo barik zabalduko dituzte Apatako igerilekuak ekainaren 15ean (2013ko maiatzaren 19a)
Bizikleta martxagaz ekingo diote jai egitarauari (2013ko maiatzaren 18a)
Udalak Izurtzako jaietako kartel lehiaketa abiatu du, ekainaren 14ra arte. Kartelean honako mezu hau agertu behar da: Izurtzako jaiak 2013. Horrez gainera, jaietako ezaugarriren bat ere jaso edo irudikatu beharko da. Irabazleak 250 euro jasoko ditu (2013ko maiatzaren 18a)
Gaur, etapa berria hasiko du jubilatuen tabernak. Hiru hilabete eta erdian itxita egon ostean, jabe berriak, Itsaso Esteban atxondarrak, inaugurazio ekitaldia egingo 18:00etatik 19:00etara. Herritar guztiak gonbidatuta daude, eta jana eta edana banatuko dituzte bertaratzen diren guztien artean (2013ko maiatzaren 18a)
Aldundiak sustatutako programa ezarri duen lehenengo administrazioa da Elorrioko Udala. Hainbat datu publiko egin ditu: soldatak, dietak, egoera ekonomikoa, prozedurak... (2013ko maiatzaren 17a)
Durangoko Udalak uste du enpresak arduragabe jokatu duela. Horren ondorioz, 2. taldeko zozketa berriro egin behar da eta pertsona kaltetuak ere izan dira. Hori dela eta, neurriak hartu eta kalte ordainak eskatuko dizkio enpresari. (2013ko maiatzaren 17a)
Durangoko Udalean aurkeztu zuten, atzo, maitzaren 24tik ekainaren 16ra arte askotariko kultur emanaldi eta proposamenak eskainiko dituen Euskal Astea (2013ko maiatzaren 17a)
Kultur Hamabostaldiaren bigarren asteburuan, Mendibil eta Jasokunde abesbatzek Ermuko Pispilu eta Alboka musika eskolako bandagaz kontzertua eskainiko dute elizan, gaur, 20:30ean. (2013ko maiatzaren 17a)
Durangoko merkatu plazako nekazariek jolas bat antolatu dute bihar goizerako (2013ko maiatzaren 17a)
Landareak nobedade izango dira azokan, eta nekazari gazteak ere bai (2013ko maiatzaren 17a)
