Bizi euskaraz
Anboto
2013ko Maiatzak 19 05:51

Herririk Herri

'Eguen Kulturalak"

Euskaraz eta historiaz jarduteko

Zelaietako Kultur Etxean izango dira urriaren 9, 19, 23 eta 30ean ‘Eguen Kulturalak’ deitu duten ekimeneko hitzorduak. Abadiñon, euskara eta historia lako gaiak lantzeko. (2008ko urriaren 02a)

AHT-ren eraikitze lanak

Kamioi batera kateatu dira AHTaren kontra

Uztailean Abiadura Handiko Trena eraikitzeko eskualdeko lehenengo lanak hasi zituzten lekuan, Mendiola auzoan, enborrak garraiatzen zebilen kamioi batera kateatu ziren martitzenean Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlaneko kide bi. (2008ko urriaren 02a)

ERREBONBILOAK

Errebonbilo Eguna ospatuko dute domekan

Errebonbiloen tiro hotsekin hasiko dute eguna domekan. Aspaldi hainbat herritan zeuden defentsa-talde antolatuekin lotutako hitzordua dute Elorrion urriko lehenengo domekan, eta usadioari eutsiz, aurten ere auzoetatik jaurtitako salbek argituko dute eguna etzi. Errebonbilo Eguna ospatuko dute urriaren 5ean elorriarrek. (2008ko urriaren 02a)

EKITALDI SORTA

Jai eta aldarrikapen eguna izango dute zapatuan Txantxibiri kalean

Jai eta aldarrikapen eguna izango dute oraingoan ere Txantxibiri kaleko auzotarrek. Orain hiru urte antolatu zituzten lehenengoz bertako jaiak, auzoa hirigintza proiektu eta hobekuntza lanetatik kanpora geratu dela salatu guran, eta jai giroko aldarrikapenerako hitzorduari eutsi die harrezkero. (2008ko urriaren 02a)

ZERBITZUA ZABALDUKO DA

Garbitasun zerbitzua indartuko dute

Garbitasun zerbitzua indartzeko bidean 23.000 euro gehiago bideratuko ditu Udalak. Herriguneko garbitasuna eta industriaguneetakoa indartuko dute, batez ere, Iñaki Totorikaguena alkateak argitu duenez: “Mallabiena eta Arriandi industriaguneak eta Tellitu eta Ibarretxe kultur etxe alboko aparkaleku berriak, esaterako. Horietan eta herrigunean garbitasuna hobetzeko zerbitzua indartu gura dugu”. (2008ko urriaren 02a)

Lan-poltsak

Urriaren 14an eta 15ean egingo dituzte probak

Aldi baterako ordezkapenak betetzeko zabaldu diren lan-poltsetarako zerrendak ikusgai daude, udaletxean zein webgunean. Orain probak egitea falta da, eta horretarako egunak eta orduak ere finkatu dituzte. Guztiak urriaren 14an eta 15ean egingo dituzte, goizean zehar, bata bestearen atzean. (2008ko urriaren 02a)

ERAKUSTALDIA

Ikusmina sortu zuten erlikiak batu zituzten Landako Erakustazokan

Munduko marka prestigiotsuenen 30 klasiko ikusteko aukera eskaini zuten asteburuan Landako erakustazokan: Ferrari, Lamborghini, Rolls-Royce eta Corvett etxeetakoak lako erlikiak ikusteko aukera izan zuten bertaratu ziren bisitariek. (2008ko irailaren 30a)

SANMIGELAK

Hainbat lagun nagusiek eratutako Kultur Astean

Txapelketa lez iragarri arren, lehiakortasuna alde batera utzi eta lagun artean jan zituzten tortillak barikuan, San Migel nagusien elkarteak deituta. Kultur Astea antolatu dute San Migel egunaren aitzakian, eta hainbat ekitaldi izan dituzte herrian nagusien elkarteak gonbidatuta. (2008ko irailaren 29a)

NEGUA AURRETIK

Zubi berria Atzekolandetan

Negua heldu aurretik izan gura dute prest Atzekolandetako zubi berria. Euria egiten duen bakoitzean urak hartzen du, eta horri aurre egiteko metro bat eskas altuagoa eta luzeagoa izango den zubi berriztatua egokituko dute. Horrez gainera, Udalak harri-lubeta berria jarriko du. (2008ko irailaren 29a)

Aldarrikapena

AHT Gelditu Elkarlanaren ekintza izan da errekak berdez tindatzea

Durangaldeko AHT Gelditu Elkarlanak bere gain hartu du "errekak berdez tindatzearen ekintza". (2008ko irailaren 29a)

ITXITA

Trenbide pasagunea konpontzeko lanak

Ermodoko trenbidea pasagunea konpontzeko lanak egingo dituzte, astelehenean, irailaren 29an. Horren eraginez pasagune horretatik ezin izango da iragan lanak amaitu arte, Euskal Trenbide Sareakek (ETS)azaldu duenez. (2008ko irailaren 26a)

IZENA EMATEKO

Euskalduntzearen 4. maila ikastaroa eskainiko du AEK-k

Aurreko ikasturteetan izandako eskariari erantzunez, Euskalduntzearen 4. maila ikastaroa eskainiko dute lehenengoz Durangoko AEK-Abarrak euskaltegian. (2008ko irailaren 26a)

SANMIGELAK

Jai giroa izango da nagusi asteburuan Okango auzoan

Jai giroa izango dute nagusia, asteburuan, Okango auzoan. Bihar hasi eta astelehenera arte Sanmigelak dituzte, eta auzokoek ekitaldi sorta eratu dute jaiak ospatzeko. (2008ko irailaren 26a)

KULTUR ASTEA

Tortilla txapelketa eta bazkaria herriko nagusientzat

San Migel nagusien elkarteak antolatuta tortilla txapelketa izango dute, gaur, garaitarrek. Kultur Astea antolatu dute elkartekoek, eta horren aitzakian urtez urte harrera ona izan ohi duen tortilla txapelketak ez du hutsik egin; 17:30ean hasiko dira sukaldariak lanean. Egunotan, briska, tute eta mus txapelketak ere izan dituzte. (2008ko irailaren 26a)

Erreka berdez

Mañaria eta Zumelegi errekak berdez tindatuta agertu dira

Azterketek esaten dutenaren zain, errekako kolore berdea “adarjotze” bat dela dirudi. (2008ko irailaren 25a)

 
 

Iritziak

Agenda

maiatza

A M E E B Z D
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    
 

apirila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          

ekaina

 
A M E E B Z D
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

Maiatzak 19

Jane Joyd

El juicio de Dayton

Las mariposas del estomago no han muerto

...

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (Anboto)

Bixente Kapanaga, 9 - 48215 Iurreta - Tel.: 94-681 65 58

berbaro plateruena

Estatistikak