Anboto
 

Iurreta

Emakumeen Bira

Euripean Marianne Vos garaile

Marianne Vos gazteak irabazi zuen Emakumeen Birako lehenengo etapa, Iurretan hasi eta amaituta. Tropela batera iritsi zen helmugara eta munduko txapelduna izan zen indartsuena. (2010ko ekainaren 11a)

Txirrindularitza

Hastear da Emakumeen Bira

Dagoeneko hasi dira txirrindulariak Maspe kalean agertzen. Arratsaldeko 16:30ean irtengo dira Iurretatik mundu mailako txirrindulari onenak. Ikuskizuna aurten ere segurtatuta dago. (2010ko ekainaren 10a)

ekitaldia

Gorka Barruetabeñarentzat institutuko saria

Iurreta institutuko saria Gorka Barruetabeñak jaso du, Durangaldean kultura arloan egin duen lanarengatik eta zuzenean garai ezberdinetan Iurretako institutuagaz egin duen kolaborazio lanarengatik (2010ko ekainaren 04a)

sustapena

II. Enpresa-proiektuen lehiaketa martxan ipini du Udalak

Iurretako Udalak herri-erdigunean enpresa berriak sortzeko ekimenak sustatu nahi ditu eta bidea erraztu nahi die, norberaren enpresa edo denda sortuz, lanean hastea erabaki dutenei. (2010ko ekainaren 02a)

Diru-laguntza

Elkartasun proiektuak laguntzeko 10.000 euroko diru-poltsa

Garapen bidean edo pobrezian bizi diren herrialdeetan euren lana burutzen duten eta Iurretagaz hartu-emana duten Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak diruz laguntzeko 10.000 euroko diru-atala gorde du Udalak aurten. (2010ko ekainaren 02a)

'iurreta maite dugulako'

Loreak margotu dituzte hormetan

"Udalak herriko hainbat espresio ezabatu izana" salatu dute modu honetan. (2010ko maiatzaren 27a)

ekitaldia

Lehenengo gestora omendu dute desanexioaren 20. urteurrenean

(2010ko maiatzaren 26a)

Ekainaren 10etik 13ra

Ikuskizuna segurtatuta du beste behin Emakumeen Birak

Arndt, Hausler, Cromwell… batuko ditu aurtengo Birak. Aurten kronoigoera berreskuratu dute: Elorri eta Elgeta arteko sei kilometrokoa. Emakumeen Biraren XXIII. aldia aurkeztu dute asteon. Iaz azkenengo etapara arte borroka bizia mantendu zuten ... (2010ko maiatzaren 26a)

Desanexioaren urteurrena

Desanexioaren 20. urteurrena oroitzeko ekitaldiak izango dira gaur

1990eko urtarriletik, urtebete geroago hauteskundeak egin arte Iurretako Udala kudeatu zuten 13 iurretarrei, eta "80ko hamarkadan zehar desanexioaren alde Durangogaz negoziazio lanak egin zituzten herritarrak" omenduko dituzte. (2010ko maiatzaren 25a)

azoka

Jende ugari eta giro bikaina, Okela eta Ardao Egunean

Zapatuan, maiatzaren 22an, ospatu zen Okela eta Ardao Egunaren zazpigarren edizioa. Eguraldia lagun, herritar asko hurreratu ziren Askondoko azokara. (2010ko maiatzaren 24a)

Istripua

Gazte bat hil da N-634 errepidean, Iurretan, gertatutako trafiko istripu baten ondorioz

Gazte bat hil egin zen eta beste batek zauri larriak izan zituen atzo goizaldeko hiruak jota zirela N-634an, Durangon, gertatutako trafiko istripu baten ondorioz. Biak zihoazen ibilgailua errepidetik irten egin zen, aurreratze bat egin ostean. (2010ko maiatzaren 23a)

azoka

Zazpigarren Okela eta Ardao Eguna antolatu dute biharko

Dozena bat upategitik ekarritako Errioxako ardoa emango dute, 11:00etatik 14:30era, gura duen guztiak dastatu dezan; euro bi eta erdiko prezioan salduko duten kopa erosi beharko da horretarako. Edaria laguntzeko, bestalde, burduntzi erako bildots ... (2010ko maiatzaren 21a)

ezbeharra

Mendizale bat hilda aurkitu zuten Mugarran

68 urteko lekeitiarra da hildakoa. Astelehenean irten zen etxetik, eta martitzen arratsaldean topatu zuten bere gorpua. Helikopteroz atera behar izan zuten. (2010ko maiatzaren 19a)

istripua

Iurreta argindar barik egon da ia ordu bian

Astelehenean, 15:00ak inguruan, Iberdrola konponketa batzuk egiten zebilen Iurretako BBK parean, lurpeko azpiegituretan. Lanetan zebiltzala erdi tentsioko kable bat jo zuten eta argindar barik egon ziren Iurretan. (2010ko maiatzaren 18a)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra