SARITUA

Edurne Egiak jaso du Iurreta Saria

Iurreta.  Edurne Egia markinarrak jaso du, aurten, Iurretako Goi-mailako Lanbide Heziketako Berariazko Institutuak emandako Iurreta Saria. Zer edo zertan nabarmendu diren ikasle ohi edo enpresa laguntzaileei ematen die saria, besteren artean.
LURPERATZEA

N-634 bidea lurperatzea eskatuko dute

Iurreta.  EAEko Bigarren Errepide Plangintzaren aurrerapenak N-634 errepidearen lurperatzea batu dezan eskatzea onartu du udalbatzarrak, aho batez. Hala ere, Iņaki Totorikaguena alkatearen berbetan, “ezin dugu horretan tematu; izan ere, zaila izan daiteke teknikoki hori aurrera eroatea, eta aukerarik onena zein den aztertu beharko dugu. Oraintxe da, baina, eskaera egiteko aukera, erantzukizunagatik”. Arazoa konpondu eta alternatibak aztertzea gura dute.
ZABORTEGIAN

Zortzi hondeatze makinari eta kamioiri eraso diete

Iurreta.  Ezezagun talde batek zortzi hondeatze makinen eta kamioien kontrako erasoa burutu dute gaur gauean, Iurretako zabortegi batean. kaltetutako enpresak argitu duenez, ez da parte hartzen ari Abiadura Handiko Trenaren lanetan.
ATXILOKETA

Adolfo Abasolo atxilotu dute

Iurreta.  Adolfo Abasolo atxilotu zuen, atzo, arratsaldean, Iurretan bertan, 2003an Bizkaiko auzitegiak ezarri zion kartzela zigorra osatzeko falta zaizkion sei hilabeteak betetzeko.
ALEGAZIOAK BERRETSI DITUZTE

A-8an pantaila akustikoen premia berretsiz

Iurreta.  Udalbatzarrak A-8 autobidean hirugarren erreiaren eraikitze lanak direla-eta aurkeztutako alegazio guztiak berretsi ditu, eraikitzeko proiektuari buruzko ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa onartu ez eze.
AUZOBIDEAK

Oromiņo eta Bakixako auzobideak konponduko dituzte urte amaierarako

Iurreta.  Herriko auzobide publikoen konponketak amaituko ditu Udalak urte amaieran, Oromiņo eta Bakixako bideekin amaitu ondoren. Abuztuan itxaroten dute konpontze lanok ematea, irailean hasi ahal izateko, Iņaki Totorikaguena alkateak azaldu duen moduan. Biak hiru hileko epean amaituko lituzkete. Denera, 226.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute.
EGOKITZE LANAK

Irisgarritasunaren legedira egokitu gura dituzte eraikin publikoak

Iurreta.  Irisgarritasunaren legedia betetzeko bidean hainbat egokitze lan egin ditu Udalak herriko eraikin publikoetan. Anbulategiko sarrerako, Jubilatuen Egoitzako eta Ibarretxe kultur etxeko sarrerako ateak aldatu dituzte; kultur etxeko areto nagusiko atearekin eta bainuetakoekin ere berdin egin gura dute.
HERRI LANAK

Oinezkoentzako lekua irabaziko dute Bixente Kapanaga zaharberrituta

Iurreta.  Eskaintza ekonomikoak jasotzeko epea hasita, astebete inguruan Bixente Kapanagako zaharberritze-lanak emateko tramitazioa hasiko du Udalak. Lanak abuztuan hastea aurreikusi dute, 1,54 milioi inguruko inbertsioa eskatuz, eta, sei eta bederatzi hile bitartean egitekoak dira.
HERRI LANAK

Frontoiko sarbidea egokituko dute erabilera zabaltzeko

Iurreta.  Denera, 80.000 euroko inbertsioa eskatu duten frontoiko berriztatzen lanen lehen zatiarekin amaitzeko azken ukituak baino ez dituzte falta. Uztarria konpondu eta estalkia estalita, izena ipini eta txukuntzea geratzen da, Iņaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez: “Brigadakoek probalekuaren teila berritze-lanetan ere badihardute”. Orain, sarbidea egokituko dute.
TRENBIDE ALBOTIK

Bidegorria abiatuko dute, Santa Apoloniatik

Iurreta.  Bilbo-Donostia trenbidearen alboan, herritik lurpean pasatzen den tartean, bidegorria egokitzea onartu du udalbatzarrak. Trena uzten den unetik Orozketarako errepideraino joango litzake bidegorria.
MOZIOA

A-8a erabiltzen dutenei beherapenak

Iurreta.  Udalbatzarrak aho batez onartu du Durangaldeko A-8 autobidearen erabiltzaileei beherapenak aplikatzeko eskaera egitea Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lan eta Garraio Sailari.
UDALBATZA

PSE-EEk Udala “geldirik” dagoela kritikatu du

Iurreta.  Aurreko legealditik datozen erabakiak kenduta, bestelako erabaki “garrantzitsurik” ez dela hartu arrazoituz, Udalaren jarduera “geldituta” dagoela salatu du PSE-EEk: “Herrigunean lokal bat erostea eta Bixente Kapanagako lanak dira egindako bakarra. Kulturan egin dira gauzak, baina, erabaki garrantzitsuei dagokionez ezer ere ez”.
JAIAK

Auzoko dantzarien agurra San Martin egunez, Amatzan

Iurreta.  Jai giroa izan dute nagusi joan zen asteburuan Amatza auzoan. Sanmartin jaiak aitzaki, tortilla txapelketa eta bertsolari eta trikitilariek girotutako herri afaria izan dute zapatuan.
TXIRRINDULARITZA

Marianne Vos-ek irabazi du aurtengo Emakumeen Bira

Iurreta.  Marianne Vos holandar gazteak izugarrizko maila erakutsi du Emakumeen biraren XXI. edizio honetan. Nagusitasuna nabarmenaz gailendu da gaztea jokatu diren bost etapetatik lautan.
TXIRRINDULARITZA

175 txirrindularik parte hartuko dute Emakumeen XXI. biran

Iurreta.  Iurretako Txirrindulari Elkarteak antolatu du aurten ere XXI. emakumeen bira. Urtero moduan lau etapa izango ditu eta nazinoarteko eta txirrindulariek hartuko dute parte. Giroarekin batera, emakumeen txirrindularitzako txapelketa garrantzitsuenetariko bat da.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia