BAZKARIA

Adolfo Abasolori ongietorria

Iurreta.  Adolfo Abasolo preso iurretarrari lehenengo ongietorria egingo diote herrikideek Montoian, eguaztenean, azaroaren 26an. Datorren zapaturako, berriz, bazkaria eta ekitaldia ere antolatu dituzte herri-eskolan; txartelak hilaren 24a arte dagoz salgai Iurretako Ibaiondon eta Durangoko Intxaurren.
EKITALDI SORTA

Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitera deitu dute

Iurreta.  Nik emakumeenganako indarkeriari ez, eta zuk? leloarekin EUDELek (Euskadiko Udalen Elkartea) abiatutako kanpainarekin bat egin du Iurretako Udalak ere. Eta, aurten, lehenengo biderrez ekintza sorta eratu dute azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta.
ORDENANTZA FISKALAK

Zergak eta tasak, oro har, %4 igoko dituzte 2009an

Iurreta.  Zerga eta tasek, orokorrean, %4ko igoera izango dute 2009an. Kultur tailerrak dira salbuespen; horretan %10eko igoera onartu dute-eta.
DIRUZ LAGUNDUTAKOAK

Langile eta langabetuentzat ikastaroak

Iurreta.  Langile eta langabetuentzako lau ikastaro antolatu ditu Iurretako Goi Mailako Lanbide-Heziketako Berariazko Institutuak, Hobetuzen laguntzarekin.
Kontzertuak

Kontzertu didaktiko batekin hasiko da Iurretako Musikaldia

Iurreta.  Impromtu taldearen emanaldia da gaur; abesbatzen eta Txertok arpa hirukotearen kontzertuak dira hurrengo proposamenak.
ABADETXEAZ, AKORDIORIK EZ

Beste 400.000 euro Bidebarrietako lokala konpontzeko

Iurreta.  Udaltzaingoaren eta zerga-biltzailearen kokapen berria izango den eraikina —Cannon enpresa zena— zaharberritzeko 440.000 euro erabiliko ditu Udalak, eta horri aurre egiteko Abadetxerako gordetako 400.000 euroak bideratuko ditu, aurten gai horri heltzerik ez dela izango-eta.
AUZOBIDEAK

Oromiņo eta Bakixako auzobideak konponduko dituzte urte amaierarako

Iurreta.  Herriko auzobide publikoen konponketak amaituko ditu Udalak urte amaieran, Oromiņo eta Bakixako bideekin amaitu ondoren. Abuztuan itxaroten dute konpontze lanok ematea, irailean hasi ahal izateko, Iņaki Totorikaguena alkateak azaldu duen moduan. Biak hiru hileko epean amaituko lituzkete. Denera, 226.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dute.
EGOKITZE LANAK

Irisgarritasunaren legedira egokitu gura dituzte eraikin publikoak

Iurreta.  Irisgarritasunaren legedia betetzeko bidean hainbat egokitze lan egin ditu Udalak herriko eraikin publikoetan. Anbulategiko sarrerako, Jubilatuen Egoitzako eta Ibarretxe kultur etxeko sarrerako ateak aldatu dituzte; kultur etxeko areto nagusiko atearekin eta bainuetakoekin ere berdin egin gura dute.
HERRI LANAK

Oinezkoentzako lekua irabaziko dute Bixente Kapanaga zaharberrituta

Iurreta.  Eskaintza ekonomikoak jasotzeko epea hasita, astebete inguruan Bixente Kapanagako zaharberritze-lanak emateko tramitazioa hasiko du Udalak. Lanak abuztuan hastea aurreikusi dute, 1,54 milioi inguruko inbertsioa eskatuz, eta, sei eta bederatzi hile bitartean egitekoak dira.
HERRI LANAK

Frontoiko sarbidea egokituko dute erabilera zabaltzeko

Iurreta.  Denera, 80.000 euroko inbertsioa eskatu duten frontoiko berriztatzen lanen lehen zatiarekin amaitzeko azken ukituak baino ez dituzte falta. Uztarria konpondu eta estalkia estalita, izena ipini eta txukuntzea geratzen da, Iņaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez: “Brigadakoek probalekuaren teila berritze-lanetan ere badihardute”. Orain, sarbidea egokituko dute.
150.000 EURO

‘Taxi-auzunea’ deritzon zerbitzua, auzoak eta herrigunea lotzeko

Iurreta.  ‘Taxi-auzunea’ deritzon zerbitzua jarri gura du martxan gobernu taldeak, eta, horretarako, urte amaitu aurretik onartu gura luketen 2009ko udal aurrekontu proposamenean ere 150.000 euroko diru-atala jaso dute.
HILETAK

Azken agurra Karmelo Etxenagusiari

Iurreta.  Iaz arte Bilboko gotzain laguntzaile izan zenari, Karmelo Etxenagusiari, azken agurra egin zioten, joan zen barikuan, bere jaioterrian, Iurretan. 1965etik euskaltzain laguntzaile eta 1998az geroztik euskaltzain ohorezko ere izan zenaren aldeko meza domekan egin zuten Aita San Migel parrokian.
DEIALDIA

Lankidetza egitasmoak lagundu guran

Iurreta.  Garapenerako lankidetza egitasmoei ematen zaizkien diru-laguntzak jasotzeko deialdian parte hartzeko azken egunak dira honek.
ETXEIZITZAK

Deskontaminatu egin behar da Fundigelek utzitako orubea

Iurreta.  Gaur egun Fundigel galdategiak hartzen duen orubea urtebete inguru barru izango du eskura bertan etxebizitzak eraikiko dituen enpresak. Behin eskura izanda, lantokia bota eta lur-eremu hori deskontaminatu beharko dute lehenengo.
BERRI EMATEA

Hainbat lagun batu zen Laixiarren

Iurreta.  Eguraldiak eutsi zion eta jai giroan ospatu zuten beste behin Laixiar Eguna herriko sei kofradiek.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia