Herriko Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko prozesuan parte-hartze dinamikoa izan dezan, ordezkari politikoek eta herritarrek osatutako 15-18 taldea eratuko dute irailean. (2010ko abuztuaren 27a)
Kultura batzordean batzen diren zinegotzi gehienen botoak jasota aukeratu zuten, joan zen astean, Ainhoa Garate otxandiarrak lehiaketara aurkeztutako kartela herriko iraileko jaiak iragartzeko. (2010ko uztailaren 20a)
Bizkaiko Aldundiaren aurtengo aurreikuspenetan ez dagoela Izurtzan biribilgunea egitea eta proiektua datorren urtean gauzatzea ere "oso gaitz" ikusten dutela jakinarazi zioten, joan zen barikuan Aldundian egin zuten batzarrean, Udalari. (2010ko uztailaren 09a)
Joan zen barikuko udalbatzarrean, gobernu taldearen botoekin onartu zuten herriko ordenamenduaren berrikuspena egiteko lanen behin betiko esleipena. Abstenitu egin ziren jeltzaleak. (2010ko uztailaren 02a)
Orain hilabete batzuetatik hona Durangoko mugan Abiadura Handiko Trenaren tunela egiteko burutu dituzten leherketen ondorioz, arrakalak agertu dira inguruko hainbat etxetan. (2010ko ekainaren 28a)
Gazte lokalean elkartzen diren herriko gazteekin jardun dute udaleko ordezkariek azken asteetan iraileko jaien egitaraua prestatzen. (2010ko ekainaren 18a)
Ez-ohiko udalbatzarrean, Gobernu taldeko hiru zinegotziren aldeko botoekin onartu zuten joan zen barikuan, herriko berrikuspena egiteko lanak Ramiro Mendiburu enpresari esleitzea. (2010ko ekainaren 03a)
Herriko kirol eta kultur elkarteak diruz laguntzeko daukan diru-poltsan murrizketarik ez egitea aurten, beraz, orain arteko kopuruetan mantentzea onartu du Udalak. (2010ko maiatzaren 29a)
San Nikolas elizaren ingurua urbanizatu eta orain arte "autoentzako" zegoen lekua "herritarrentzako" berreskuratzeko asmoagaz hasi zituzten, joan zen urte amaieran, beharrak. (2010ko maiatzaren 21a)
Soziologo, arkitektu eta abokatuek osatutako taldeak dira hautaketa prozesuan parte hartuko dutenak. (2010ko maiatzaren 08a)
Asteon bidali du Udalak gasolindegiaren ondoan egin gura duen biribilgunearen proiektuaren bigarren berrikuspena Bizkaiko Aldundira. (2010ko maiatzaren 02a)
Hil honetan gura ditu Udalak, auzobideetako trafikoaren abiadura moteltzeko sistemak ipintzeko lanak abiatu. (2010ko apirilaren 10a)
Kaleko argiteria zein frontoi barruko bonbillak aldatuko dituzte Aste Santu ondoren herri guztian. (2010ko martxoaren 29a)
Izurtzako EAJko afiliatuen asanbladak aho batez erabaki du Oskar Zarrabeitia izatea 2011ko udal hauteskundeetan alkategaia. (2010ko martxoaren 16a)
Udalerria erdibitzen duen BI-623 errepidearen aldamenetan orain aste batzuk agertutako radar faltsuen inguruan bere jarrera eman zuten joan zen barikuan jeltzaleek jakitera. (2010ko martxoaren 11a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | ||||
| 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
| 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
| 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
| 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
