Txapelketa

Txakur bete frontoi

Izurtza.  Jatorria Iparraldeko herrialdeetako paraje hotzetan duten txakurren, espozizio eta txapelketa izan zen iragan asteburuan Izurtzako frontoian.
Abiadura Handiko Trena

Herriko lurren desjabetzarik ez du eragingo AHTaren eraikitzeak

Izurtza.  Hasierako proiektuak jasotzen zuena baino beheragotik eraikiko omen dute Tabirako bidezubia, eta beraz ez da desjabetzarik egingo Izurtzako lurretan
Arkitektuaren lanaldia

Astean birritan izango da arkitektua Udalean

Izurtza.  Herrian etorkizunerako dituzten egitasmoak finkatu eta garatzeko, zein Udalean aholkularitza lana egiteko beharrezko ikusten dutelako, arkitektuak Udalean daukan lanaldia bikoiztuko dute.
Gazte lokala

Bosgarren urteurrena

Izurtza.  Bosgarren urteurrena bete du herriko jaietan gazte izurtzarren lokalak. Orain bost urte bidea abiatu zutenean moduan, jaietako egitarauaren barruan sartutako hainbat ekitaldi antolatzen jardun dute azken asteotan.
Prentsa aurrekoa

Niko Moreno: "neurririk bako hazkunde eredua planteatzen du plan honek"

Izurtza.  Durango, Atxondo, Elorrio, Abadiņo, Iurreta, Izurtza eta Zornotzako Ezker Abertzaleko ordezkariek agerraldia egin dute asteon, Durangaldeko Zati Planari buruzko euren eskari eta irakurketak jakitera emateko.
Zuhaitz eguna

Zuhaitz Eguna dela-eta landarak herritarren eskura jarriko dituzte

Izurtza.  Otsailaren 22an zuhaitz landara ezberdinak ekarriko ditu Izurtzako udaletxeak, Bizkaiko Foru Aldunditik. Hain zuzen ere, lau landara mota ekarriko ditu: Haritza, Pagoa, Urkia eta Gerizondoa. Urteroko ekimena Zuhaitz Egunaren barruan kokatzen da. Landarak lortu nahi dituenak udaletxean egin dezake eskaera.
FRONTENISA

Lehen frontenis txapelketa Izurtzan

Izurtza.  Lehenengo frontenis txapelketa antolatu dute Izurtzan datorren maiatzaren 30 eta 31erako. Mendigain gaztelekuko kideek antolatu dabe txapelketa eta jendea animatzeko deia egin dute.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia