Euskal Herrriko Pilota Federazioak antolatuta, III. One Wall irekia jokatuko dute zapatuan Matienako frontoian. Iaz legez, 50 pilotari inguru ariko dira lehian, egun osoz. (2008ko urriaren 16a)
Domekan XXV. San Fausto Zesta Txapelketako finalak jokatuko dira Jai-Alai frontoian. Gernikako bikoteak Durangokoa kanporatu zuen finalerdietan. (2008ko urriaren 16a)
Kiroletan asteburuan izango diren hitzordu garrantzitsuetako batzuk zerrendatu ditugu. (2008ko urriaren 10a)
Urriaren 24an, 20:00etan, Alpino Tabira mendizale taldeak batzar berezia egingo du lehendakari berria aukeratzeko (2008ko urriaren 10a)
Durangoko Kulturala etxean ederto dabil, partidurik galdu gabe; hala ere, sustorik nahi ez badute, atzean ezin dizkio orain arte adina erraztasun eman aurkariari. (2008ko urriaren 10a)
Asteburu honetan jokatuko dira zesta-puntako Sanfaustoetako txapelketa, trinketeko Tornosolo eta eskuzko lau t’erdiko Olazar. (2008ko urriaren 09a)
Joan zen astean erakutsitako mailari eustea da Tabirakoko emakumeek duten helburua bihar etxean jokatuko duten estreinako partiduari begira. Gizonezkoek, berriz, bihar ekingo diote Ligari, Baskoniaren aurka, emakumeen partiduaren ondoren. (2008ko urriaren 02a)
Zapatuan eta domekan eskualdean jokatuko diren partiduen ordutegia. (2008ko urriaren 02a)
Futbol liga oraindik hasi gabe zeuden mailetako taldeek asteburuan ekingo diote lehiaketa ofizialari. Bigarren Erregional Mailan lau talde ditugu: Elorrio, Ezkurdi, Extremeño, Berriz B eta Abadiño. Emamumezkoen Lehen Erregionalean Iurretari eta ... (2008ko urriaren 02a)
Areto-futbolean puntan ditugun talde biek jomuga ezberdinak dituzte. Durangarrek talde indartsua eratu dute goian ibiltzeko; Elorriok jaitsiera ekidin nahi du. (2008ko urriaren 02a)
Elorrioko auzoak eta herria inguratzen dituen mendiak ezagutzeko ibilaldia antolatu du Erdella mendizale elkarteak domekarako. Aurtengoa XIII. aldia izango da. Izena egunean bertan emon leiteke, goizeko 6:30etik 7:30era, Elorrioko plazan. Hantxe ... (2008ko irailaren 26a)
Iaz sortu zuten Sukia errugbi eskola ,eta harrera oso ona izan zuen. Lehen urtean, 48 gaztetxok eman zuten izena. Ikastetxeetan bertan errugbia praktikatzeko aukera ere eskainiko dute. (2008ko irailaren 25a)
Sei urtetik aurrerakoekin hasita, adinaren araberako taldeak egingo dituzte. Gaztetxoengan afizioa sortzea da etorkizunerako helburua (2008ko irailaren 25a)
San Fausto Zesta Txapelketako lehen bi partidek ikuskizun ederra eskaini zuten. Cabanillas eta Zumaia hurrengo faserako sailkatu ziren, baina asko sufrituta. (2008ko irailaren 18a)
Euskadiko Atleta Beteranoen Elkarteak, Atxondoko Udalaren eskutik, mendi maratoi (25 km) ederra antolatu du zapaturako. 130 lagun inguruk eman dute izena. tartean da Raul Gartzia, ekainaren 8an jokatutako Kilometro Bertikalaren irabazlea. (2008ko irailaren 18a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
