Lana

Emaitzak: 178. 18 orrialdetik 1.a
BALANTZEA

Bertako 679 behiburu hil dituzte Erralden apirilean

2008ko maiatzaren 06a, 10:52
Durango.  Hilabetez hilabete igotzen joan da hiltze-kopurua Erralde hiltegian; apirilean, hileko hiltze-kopuruaren errekorra bete da: 679 behiburu hil dituzte, Erraldeko arduradunek azaldu dutenez.
GREBA

Greba mugagabea hasi dute Guibema enpresan

2008ko maiatzaren 06a, 10:51
Abadiño.  Greba mugagabea hasi dute Traņa-Matienako (Abadiņo) Guibema S. L. enpresan, “jazarpen sindikala” salatu guran, ELA sindikatuko Metaleko ordezkariek jakin eragin dutenez.
LAN ISTRIPUA

Hildako hirugarren langilea aurten

2008ko maiatzaren 06a, 09:53
Abadiño.  Buruan kolpea hartuta Abadiņon hildako behargina ekarri dute gogora, asteon, ELA eta LAB sindikatuek. Joan zen barikuan, Langilearen Nazioarteko Egunaren biharamunean gertatu zen ezbeharra, UAI-II industrialdean dagoen Tratamientos Termicos de Iurreta enpresan.
HAINBAT DEIALDI

Maiatzaren Lehena, aldarri eguna

2008ko maiatzaren 01a, 15:04
Bizkaia.  Langileak mobilizatzera deitu dituzte beste behin ere sindikatuek langileak Maiatzaren Lehenean. Hiriburuetan egin ditue ekitaldiak.
LAN GATAZKA

Lanuzteak egin dituzte Ductilor-en

2008ko apirilaren 30a, 15:07
Elorrio.  Enpresa Komiteak deituta, txanda bakoitzean lau orduko lanuztea egin zuten beharginek, eguaztenean,Ductilor enpresan, izandako lan istripuaren aurrean zuzendaritzaren jarrera salatzeko.
LAN GATAZKA

Aurreakordioa lotu dute MZan

2008ko apirilaren 30a, 15:04
Berriz.  Aurreakordioa lotu dute Enpresa Komiteak —ELAk lau ordezkari ditu, LAB eta UGTk bina eta ordezkari bat CCOOk— eta Zuzendaritzak Mendiguren y Zarraoa (MZ) enpresaren Berrizko lantokian.
ALDARRI EGUNA

Lan osasuna eta segurtasuna aldarrikatu dute sindikatuek

2008ko apirilaren 24a, 15:15
Bizkaia.  Hego Euskal Herrian 34 behargin hil dira lan-istripuan 2008a hasi zenetik. Eguaztenean azkena, Donostian. Hala jakin eragin du LAB sindikatuak, apirilaren 28a, Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna, “aldarrikapen egun” izan behar dela gogoratzearekin batera
AUZIA

Norberaren gauzetarako egunekin adostasunik ez

2008ko apirilaren 23a, 15:19
Iurreta.  Udalak erregutze-errekurtsoa aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN) udaletxeko langileek norbere eginbeharretarako lau egun izan ditzaten —berreskuratzekoak bi eta beste biak ez—, beharginek eskatu lez sei izan beharrean.
ZARATA

Lanean zarata “mehatxu larria” dela ohartarazi dute

2008ko apirilaren 17a, 10:45
Bizkaia.  Lanaren eraginez 100.000 beharginetik 4,7k guztiz galtzen du entzumena. Hala jaso du Europako Laneko Osasun eta Segurtasunerako Erakundeak egindako ikerketak.
LAGUNTZAK

Sustatu: enpresa berritzaileen sorrera errazteko laguntzak

2008ko apirilaren 17a, 10:42
Bizkaia.  Sustatu egitasmoak jasotako diru-laguntzak onartu ditu Bizkaiko Aldundiak. Bizkaian enpresa berritzaileen sorrera bultzatzea du helburu horrek. Aurten, 1.445.000 euro bideratuko dituzte Sustatu Bideberri egitasmoaren barruan; Sustatu Kide barruan, berriz, 805.000 euro.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia