kirolak
Mañaria. 20 urte eta gero Urkiolako Igoera antolatzea lortu dute Durangaldeko Racing Elkartekoek eta arrakasta handia izan duela nabarmendu beharra dago, ikusle asko hurbildu baitziren eta ez baitzen egon inolako segurtasun arazorik. Hurrengo urteetan ere Urkiolako Igoera egin dadin aurrerapausua eman dute rallya berreskuratuz.
III. Maketa Lehiaketa
Mañaria. Elorrioko Namek Planet taldea izan da asteburuan Maņarin egindako III. Maketa Lehiaketako irabazlea
URKIOLAKO IGOERA
Mañaria. Duela hogei urte egin zen azkenengoz eta bueltan da berriro. Bihar, hainbat eta hainbat rally autok Urkiola igoko dute eta azkarrenaretzat izango da txapela.
Udaleku irekiak
Mañaria. Goizeko 10:30etik 12:30era bitartean haurrak herrian eta herriko beste ume batzuekin izaten dira Udaleku Irekietan.
Eskaria
Mañaria. Haurtzaindegian hasiko diren umeen gurasoek egin deutsee eskolaren eskaria udal ordezkariei
Mañaria
Mañaria. Ezker Abertzaleak maņaritarren kezkak batzeko eta beraiek aurretik egindako diagnostikoa azaltzeko batzarra egin zuen barikuan.
Hezkuntza
Mañaria. Hiru eta zortzi urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ingeles klaseak hasiko dira laster Maņarian. Martxoan bertan hastea nahi lukete, baina oraindink ez daute data konkreturik zehaztu. Gurasoek proposatu eta Udalak onartutako ekimen horren azkenengo zehaztasunak joan zen astean argitu zituzten.
Aurrekontuak
Mañaria. inbertitu asmo duen diru kopuru handiena herriaren urbanizazino lanetarako.
EGITARAU OSOA
Mañaria. Jaietako lehenengo egunean, abuztuaren 14an, herriko plazak sagardotegi itxura hartuko dau. Igazko harrera onak bultzatuta, aurten be kupel bi ipiniko ditue txotx egin gura dauenarentzat.Sama Siku txarangak musikaz jantziko dau arratsaldea. Abuztuaren 15ean eta 16an, meza eta gero, dantzarien saioak izango dira. Abuztuaren 17an, barriz, Andra Mari dantza taldearen alardeagaz gozatzeko aukera izango dogu. Egun berean umeendako hainbat jolas antolatuko ditue, goizez zein arratsaldez. Kirolei jagokenez, hilaren 16an herri-kirolak izango dira (Amantegi Mazaga familiak antolatuta), eta 18an, Andra Mari Txirrindulari Lasterketa.
Mañaria
Mañaria. Maņarian goi mailako pala partidekin gozatzeko aukera izango da asteburuan. Bizkaiko Pilota Federazioak, XVI. Bizkaiko Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketa bertan antolatu du. Kanporaketak bihar eta etzi izango dira, eta finala hilaren 23an jokatuko da. Jokalarien artean munduko txapeldun izandako bat baino gehiago dago.