Joan zen barikuan aurkeztu zuen Otxandioko Udalak "Otxandioko Toponimia" liburua. Bertan, Otxandio eta Oletako ehunka toponimo jaso ditu Asier Astigarraga filologoak. (2010ko martxoaren 11a)
Arkotxe kultur elkarteak antolatuta gaur, 22:00etatik aurrera, kantu afaria egingo dute Mekoletan, Mixel Etxekopar abeslari, txirulari eta bertsolariagaz. Guztira, 60 bat lagun batzea itxaroten dute antolatzaileek. (2010ko martxoaren 06a)
Otxandioko leku izenak edo toponimoak aztertzen ibili da Asier Astigarraga filologoa. 'Otxandioko Toponimia' liburuan batu ditu bere ikerketan topatutakoak. Lekuen izenen jatorriaz gainera, leku horien historiaz ere asko ikasi du bere ikerketa ... (2010ko martxoaren 05a)
Eguen goizean Aldundiko Basoen Saileko arduradun Peli Manterolagaz batzartu ziren Udaleko ordezkariak. (2010ko otsailaren 28a)
Aurkezpen ekitaldian liburuaren egilea den Asier Astigarraga izango da, bestelako eragile eta udal ordezkariez gainera (2010ko otsailaren 21a)
Aurrekontuak aho batez onartu ditu Udalak aste honetan egindako ez ohiko batzarrean. Guztira, 1,876 milioi euro ditu Udalak, iaz baino 100.000 euro gutxiago. (2010ko otsailaren 14a)
2007an Urigoienetik Uribarrenara arteko zatia oinezkoentzat ipini zuten, baina aipatutako zati hori amaitu barik utzi zuten, diru faltagatik (2010ko otsailaren 07a)
Helduen euskara irakaskuntzan diharduen Otxandioko AEK-k gela berria estreinatu du. Herri eskolan irakatsi izan dute oraintsu arte eta hemendik aurrera Andresa Landa eraikineko lehen solairuan egongo dira. Hain zuzen, lehen ludoteka zegoen tokian ... (2010ko urtarrilaren 31a)
'Otxandioko umeak Ala Kinkirrinera...' izeneko disko-liburuak joan zen abenduan ikusi zuen argia. Urte luzez jende askok egindako lanaren ondorioa da. (2010ko urtarrilaren 19a)
Plaza berrian egokituko lituzkete Nestor Basterretxearen hiru eskulturak. Hala ere, proiektua diru-laguntzen menpe dago. (2010ko urtarrilaren 19a)
Herritar baten eskaera aintzat hartuz, tabernek urte osoan zehar ipini ahalko dituzte terrazak kalean. Oraintsu arte, Aste Santutik urriaren 30a arte zegoen mugatuta kalean mahaiak eta aulkiak ipintzeko baimena. (2010ko urtarrilaren 14a)
Mendikurkurren egin gura duten larrean pinadia dago, eta Aldundiak ez du oraindik bota gura. (2010ko urtarrilaren 08a)
SGAEk eta Udalak irtenbide negoziatua eman diote epaitegietan zeukaten auziari. Egileen eta Editoreen Elkarteak hasieran eskatzen zituen 11.500 euroak barik, 8.700 ordainduko dizkio Udalak azkenean (2009ko azaroaren 30a)
Gobernu Taldeak eta EAJk aho batez onartu zituzten 2010eko ordenantza fiskalak azken udalbatzarrean. Ordenantza fiskalak izoztea ?neurri herrikoia? den arren, ?erantzukizunez? jokatu behar dutela adierazi zuen Aritz Otxandiano alkateak. (2009ko azaroaren 23a)
In enbarazu ta zabaldu Gaztetxeko atiek goiburuarekin kanpaina berria jarri dute martxan herritarrak Gaztetxera hurreratzera gonbidatzeko. (2009ko azaroaren 05a)
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
