Orain urtebete baino lehenago hasitako Urigoiena, Uribarrena eta Artekale oinezkoentzat jartzeko lanak gertu dira dagoeneko. Herria gurutzatzen duten kaleok oinezkoentzako mugatu dituzte, eta horretarako 1.104.000 euroko inbertsioa egin du Udalak ... (2007ko irailaren 20a)
Herriko munarriak segurtatzeko hitzorduari eutsiko die etzi otxandiarrek eta, urtero egin ohi duten lez, ‘Limitaua’ erreklamatuko dute. Horixe izaten dute irailaren 3. domekarako gordetako baso-bisitaren motibo nagusia. Usadioari ... (2007ko irailaren 13a)
Gatzagarako (Gipuzkoa) bidea hartuko dute hainbat otxandiarrek zapatuan, irailaren 8an, usadioari hutsik egin gabe. Ur sufretsuak zeudela-eta osasunarekin lotuta joaten ei ziren oinez sasoi batean, eta oraindino ere eusten diote ohiturari. (2007ko irailaren 06a)
Haurtzaindegi publikoa egokitu gura du Udalak, eta aukerak aztertzeko ardura eman dio Otxandio XXI enpresa publikoari. Mainondo herri-ikastetxearen aurrean eraikin berria egiteko aukera aztertuko dute. (2007ko abuztuaren 28a)
Lutxi Urigoitia, herriko presoak, errefuxiatuak, eta kartzelara bisitan zihoala istripuan hildako Ruben Garate gogoratuko dituzte bihar ‘Lutxi’ plazan, 19:00etan. (2007ko uztailaren 19a)
Bolatokia kristalaz itxi eta barrutik egokitu gura du Udalak, eta horretarako egitasmoa egiteko ardura eman dio Orbelari; Ingurumen Hezkuntza eta Ikerketa enpresari. Horretarako 10.300 euroko aurrekontua zehaztu dute udal arduradunek. Lanak hiru ... (2007ko uztailaren 18a)
Uztailaren 22an, 71 urte beteko dira frankistek Otxandio bonbardatu zutela 50 hildakotik gora eraginez—hainbat familiatan 3-4 hildako izan zituzten—. Gerra hasi berri zen orduan. (2007ko uztailaren 13a)
Datorren uztailaren 13ra bitartean makina bat jardueratan parte hartzeko aukera dute neskato-mutikoek 10:00etatik 13:00era, Guraso Elkarteak hiru urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei begira eratutako udalekuetan. Horretarako Andresalandan ... (2007ko uztailaren 04a)
Otxandioko plangintza estrategikoa garatzeari begira moldatuta egin berri du batzorde eraketa udalbatza berriak. Hala ere, azken legealdian bezala berean mantendu dituzte Ogasuna eta Presoak batzordeak; baita Euskara batzordea ere. Plan ... (2007ko uztailaren 02a)
Uztailean abiatuko dituzten udalekuetarako, 58 neskato-mutikok eman dute izena dagoeneko, oraindino ere lekua badagoen arren. Horietariko 21 dira 3-5 urte artekoak, eta udako ludotekan jardungo dute, batez ere. (2007ko ekainaren 21a)
Euskararen erabilera sustatzeko hausnarketa estrategikoa abiatu dute hil honetan bertan. Euskararen gaineko araudia martxan jartzeko zerbitzua —urte eta erdikoa— kontratatu zuen Udalak EMUN enpresarekin, eta horrexen bitartez egingo ... (2007ko ekainaren 14a)
Arkotxe kultur elkartearen egoitza berriaren estreinaldiak abiatuko ditu, barikuan, ekainaren 8an, 19:30ean, Mekoletako San Bernabe jaiak. Horren harira, Txan Magoak eskainiko du magia saioa. Gau giroa, berriz, rock doinuek girotuko dute. Meido eta ... (2007ko ekainaren 06a)
Lan mundua, etxebizitza, drogak eta euskararen egoera. Horrexek dira gazteen ardura nagusiak, Gazte Asanbladak herriko 15-25 urte arteko gazteei egindako galdeketaren arabera. Atzetik, ingurumenak eta emakumearen egoerak ere arduratzen ditu. ... (2007ko maiatzaren 30a)
Batia herri plataformak boto baten aldeagatik lortu zuen alkatetza orain lau urte. Oraingoan, hori mantendu ez ezik, gehiengo absolutoarekin jardun ahal izango du herri plataformak. Botoen %62,27 lortu du Batiak, sei zinegotzi lortuz. EAJk, ... (2007ko maiatzaren 28a)
Batiak “herri ikuspegia” duen eta “gestiorako gai den” lan-talde berria osatu du, Aritz Otxandiano buru dela. (2007ko maiatzaren 22a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
