Anboto
 

Otxandio

ORDENANTZA FISKALAK

Zergak eta tasak %2,5 igoko dituzte datorren urtean

Zergak eta tasak %2,5 igoko dituzte, oro har, 2009an, Kontsumo Prezioaren Indizearen azpitik (KPI). Horixe onartu du udalbatzarrak, aho batez. Hala ere, badago salbuespenik: Gorbeialdek kudeatutako zaborra batzeko zerbitzuaren gaineko tasa %6 igoko ... (2008ko azaroaren 18a)

GAINEGITURA HOBETZEN DABILZ

Dimarako bideak itxita jarraitzen du

Urriaren 22an aurreikusi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Otxandiotik Dimara doan BI-2543 errepidea zabaltzea. Hala ere, oraindino gainegitura eraiki eta hobetzeko lanetan jarraitzen dute, eta ez dute zabaltzerik izan. (2008ko azaroaren 13a)

HAURTZAINDEGIA ERE HARTUKO DU

Herri-eskola handitzeko beharrak azaroan hasiko dituzte

Udal haurtzaindegia egokitzeko aukera ere emango duten herri-ikastetxea handitzeko lanak Bycam enpresak eroango ditu. Zazpi hile izango dituzte azaroan bertan hasiko dituzten lanok amaitzeko eta, denera, 827.000 euroko inbertsioa eskatuko dute. (2008ko azaroaren 06a)

DIRU-LAGUNTZEN ZAI

Pasealekua, plaza eta bolatokia berriztatu gura dituzte

Bolatokia eta pasealekua berriztatzeko lanak egin gura ditu Udalak; hala ere, horretarako bai Bizkaiko Foru Aldundiaren bai Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna behar dute udal arduradunek. Landu guran duten egitasmoak Enparantza Nagusia konpontzeko ... (2008ko urriaren 29a)

AZAROA ETA ABENDUA ARTEAN

Olioa batzeko ontzi finkoa ipiniko dute herrigunean

Olioa batzeko edukiontzi finkoa jarriko dute azaroa eta abendua bitartean. Hala eman dute jakitera udal arduradunek. San Martoi kalean ipiniko dute eta hileroko jasoko dute berton batutako olioa. Urtean 1.400 euroko inbertsioa eskatuko du horrek. (2008ko urriaren 22a)

XX. MARGO LEHIAKETA

Hamar artista margo lehiaketan

Bilboko Carlos Espiga Alonsok irabazi zuen Otxandioko XX. Margo Lehiaketa; 700 euro poltsikoratu zituen. (2008ko urriaren 21a)

AIRE ZABALEAN

Margo lehiaketa, hogeigarrenez

Aurten, hogeigarrenez egingo dute Margo Lehiaketa; asteburuan izango da. Domekan, urriaren 19an, egingo dute, eta irabazleak 700 euroko saria lortuko du. Bigarren geratzen denak 500 euro lortuko ditu, eta 350 euro hirugarrenak. Horrezaz gainera, ... (2008ko urriaren 16a)

DIRU-LAGUNTZA

Postontziak jartzeko, 9.000 euroko laguntza

Auzoetan postontziak jartzeko 9.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik. Datorren urteari begira jasotako laguntasuna da hori; beraz, udalbatzarrak 2009ko udal aurrekontuaren barruan horretarako diru-atala gordetzeko ... (2008ko urriaren 06a)

NEGUA AURRETIK

Zubi berria Atzekolandetan

Negua heldu aurretik izan gura dute prest Atzekolandetako zubi berria. Euria egiten duen bakoitzean urak hartzen du, eta horri aurre egiteko metro bat eskas altuagoa eta luzeagoa izango den zubi berriztatua egokituko dute. Horrez gainera, Udalak ... (2008ko irailaren 29a)

MOZIOA

Senideen eskaera jasoz

Iñaki Pujanaren senideek eskatuta, “ardura” agertu du Udalak mozio batean, aho batez, herriko presoaren senide eta gertukoen egoera dela-eta. Ocaña-1 kartzelan (540 km) den Pujanaren lagun eta senideek astebarruan bakarrik dute vis a ... (2008ko irailaren 23a)

LIMITADUA ERREKLAMATUZ

Basobisitari egingo dute aurten ere, domekan

Herriko mugarriak segurtatzeko urteroko hitzorduari eutsiko die otxandiarrek etzi. Iraileroko hirugarren domekan izan ohi dute herritar eta agintariek basoak bisitatzeko hitzordua jarrita, eta aurten be ez die usadioari hutsik egingo. (2008ko irailaren 18a)

DIRU-LAGUNTZA

Ospitaleko lanak amaitzear

Hirigintza lan nagusiak uda aurretik amaitu ondoren, azken erremateekin dihardute Ospital kalean. Horretarako 740.000 euro inguruko inbertsioari egin behar izan dio aurre Udalak. Hala ere, diru-laguntzak izan dituzte. (2008ko irailaren 11a)

KONPONKETAK

San Martin ingurua konpondu guran

San Martin ingurua egokitu eta konpontzeko egitasmoa lantzen dihardu Udalak. Orain arteko erabilera mantendu gura dute udal arduradunek, lekua atonduz eta apur bat handituz. (2008ko irailaren 04a)

USADIOA

Gatzagarako ibilbideari eutsiko diote

Urteroko zitari jarraituz, Gatzagarako ibilaldia egingo dute irailaren 8an Otxandion. Ohitura zahar horrek 150 urtetik gora ei dauka, eta osasunarekin lotutako kontuak ditu oinarrian. Antza denez, ur sufretsuak zeudela-eta joaten ziren bertara sasoi ... (2008ko abuztuaren 28a)

HARRERA ONA

74 ume eta gaztetxok jardun dute udalekuetan

Hiru urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak izan dituzte uztailean Otxandion. Guraso Elkarteak antolatuta, aurten, denera, 74 ume eta gaztetxok parte hartu dute uztailaren 2an hasi eta 15era bitartean luzatu diren ... (2008ko uztailaren 17a)

 

Bideoak

Iker Arana igeri

Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.

 

 

Anboto Irratia

Zuzenean entzuteko:   iTunes Windows Media Real Player Winamp
 
 
Anboto Irratia
IRRATIKO AUDIOAK
 
This text will be replaced
 

Hemeroteka

Agenda

uztaila

A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
 

ekaina

A M E E B Z D
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30        

abuztua

 
A M E E B Z D
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31          

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Udagaz batera jaietan bete-betean sartu gara. Zelako jaiak dituzu gustuko?

Herri eta auzo txikietakoak.

Herri handi eta hirietakoak.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra