Kalea garbitzeko makina erosiko du Udalak, kale garbiketa zerbitzua hobetu guran. Horretarako, prozedura eta baldintza pleguak onartu dituzte azken udalbatzarrean. (2008ko apirilaren 17a)
Eguraldia lagun izan zuten zapatuan Otxandion, Udaberri Jaian. Ume zen heldu, antolatutako ekitaldietan parte hartzera hurreratu ziren, jai giroa sortuz. (2008ko apirilaren 14a)
Euskara erabiltzekoa deia luzatuko du Gazte Asanbladak zapatuan ospatuko den Udaberriko Jaian. Gaztetxean jaurtitako txupinazoak emango dio hasiera jai giroari, 11:00etan, eta jarraian bizikleta martxak irtengo du bertatik. Herrigunean egingo dute ... (2008ko apirilaren 10a)
1937ko apirilaren 4an jausi zen Otxandioko frontea. Mola jeneralaren soldaduei ahal izan zuten beste eutsi zioten gudariak omendu ditu herriak 71. urteurrena bete berri denean. (2008ko apirilaren 07a)
Euskararen aldeko jai bihurtuko dute aurten Udaberriko Jaia eta, “euskarak aurrera egiteko herritarren babesa behar duela jakinda”, euskararen aldeko konpromisoa eskatzen duten txapak banatuko ditu Gazte Asanbladak. ... (2008ko apirilaren 03a)
Mola jeneralaren soldaduak 1937ko apirilaren 4an sartu ziren Otxandion. Errepublikarrek ahal izan zuten beste eutsi eutsien erasoari, frontea jausi zen arte. Orduantxe hasi zen 40 urte iraun zuen diktadura. Ordutik 71 urte beteko dira barikuan. ... (2008ko apirilaren 03a)
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartzeko eskaera egitea –bertako estatutuak ere bai– onartu berri du udalbatzarrak, aho batez. (2008ko martxoaren 27a)
Otxandiok 1961ean hartu zuen lehenengoz Durangaldeko Txistulari Eguna; harrezkero 1981ean eta 1994an ere bai. Martxoaren 16koa laugarrena izango da, beraz. (2008ko martxoaren 12a)
Udaberrian hasi gura dituzte Otxandiotik Dimara arteko BI-2543 errepidearen gainegitura eraiki eta hobetzeko lanak. Hala azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak. (2008ko martxoaren 04a)
Erantzun polita izan zuen joan zen zapatuan herritarrei arbolak landatzeko egindako deialdiak. Gazte zein heldu, 30 lagunetik gora izan ziren azken urteetako hitzorduari eutsi ziotenak, eta Zuhaitz Egunean parte hartzera animatu zirenak. Gainera, ... (2008ko otsailaren 26a)
Euskal Energiaren Erakundearen (EEE) bitartez, kontsumo txikiko bonbilak banatuko dituzte, datorren barikuan, otsailaren 22an. Horrezaz gainera, energia berriztagarrien gaineko informazioa zabalduko dute bertaratuko diren EEEko arduradunek. ... (2008ko otsailaren 20a)
Ciudad Jardin auzuneko lursail banatan, familia bakarreko etxe bana beharrean, sei etxe atxiki egiteko adostutako ituna hiri-ordenazioko udal planeamendu orokorraren berrikuspenean batuko du Udalak. Alegaziorik egon ez denez, behin betiko onartu ... (2008ko otsailaren 18a)
Udalak 2,98 milioi euroko aurrekontua izango du 2008an, 1,43 milioi inguruko inbertsio atala batuz. “Nahiko anbizio handiko” kontuak dira eta “gestio ahalegin handia” eskatuko dutenak, Aritz Otxandiano alkatearen ... (2008ko otsailaren 06a)
Uraren 35m3-ko batez besteko kontsumorako hiruhilabeteko kostua, aurten, 18 eurokoa izango da, gutxienez, hornikuntzarako, eta 17 eurokoa saneamendurako. Konpromiso horixe hartu du udalbatzarrak, Bizkaiko Diputazioak eskatutako baldintzak bete eta ... (2008ko urtarrilaren 29a)
Auzoetan postontzi berriak jartzeko diru-laguntza eskatuko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta auzoko zenbaiten eskariari erantzun gura deutso Udalak, eta horretarako baserri aldeen garapenerako ... (2008ko urtarrilaren 24a)
Igeriketa, txirrindularitza eta maratoia uztartu zituen Iker Arana durangarrak uztailaren 16tik 18rako asteburuan.
| A | M | E | E | B | Z | D |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | ||||||
| 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
| 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
| 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
| 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
| 30 | 31 |
© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23
