Otxandioko jaiak

Aukeratu dute kartela

Otxandio.  Lehenengoz antolatu dute aurten uztaileko Santamaņa jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa. Ainhoa Garate otxandiarraren kartela da aukeratu dutena.
AUZOLANA

Herriko kaleak garbitzera deitu dute

Otxandio.  Herriaren garbiketa hobetu guran, auzolanera deitu dituzte herritarrak zapatu honetarako, uztailaren 5erako.
GIZA GAZTELUA

Plaza guztiz bete egin zen Sabadelletik etorritakoen giza gaztelua ikusteko

Otxandio.  Plaza nagusia bete egin zen Castellers de Sabadellen eskutik osotutako giza gazteluaren erakustaldia ikusteko. Kultura elkartrukea egin dute asteburuan herri biek, Otxandiok eta Sabadellek (Katalunia), eta, denera, 130 lagun etorri dira Sabadell herritik.
BISITA

Kultura trukea egingo dute Kataluniarekin

Otxandio.  Katalunia eta Euskal Herriaren arteko “idiosinkrasia” eta “kultura aberastasuna” lau haizetara zabaldu guran, kultura-trukea antolatu dute Udalak eta Santa Maņa kultur elkarteak elkarlanean, Kataluniako Sabadell herriarekin.
SAN BERNABE JAIAK

Musika aukera zabala Mekoletan

Otxandio.  Otxandioko Mekoleta auzoan jai giroan sartuko dira gaur. San Bernabe jaiak dituzte egunotan, Arkotxe kultur elkarteak antolatuta. Mekoletakoek 21:00etan egin dute jaiei hasiera emateko hitzordua, gaur. Ondoren, rock kontzertua izango da Arkotxen: Ihesbide, Halbstarke eta DJ Rokkok berotuko dute gaua.
HARRERA ONA

74 ume eta gaztetxok jardun dute udalekuetan

Otxandio.  Hiru urtetik 12 urtera bitarteko ume eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak izan dituzte uztailean Otxandion. Guraso Elkarteak antolatuta, aurten, denera, 74 ume eta gaztetxok parte hartu dute uztailaren 2an hasi eta 15era bitartean luzatu diren udalekuotan, eta begirale lanetan, berriz, urtean zehar eta Udalak antolatuta eskaintzen duten ludotekan dihardutenek jardun dute.
ITXURA ALDAKETA

Hainbat ekimen garatuko dira herriaren itxura hobetu guran

Otxandio.  Herriaren itxura estetikoa hobetu beharra dago: horixe ondorioztatu zuten 2006-2007 bitartean hainbat herritarren artean burututako hausnarketa estrategikoan. Hori lortzeko, berriz, hiru ekintza-multzo zehaztu dituzte; tartean, herriaren garbitasuna. Horrekin lotuta auzolanera deitu ditu Udalak herritarrak eta kaleak garbitzen jardun dute.
LAN TALDEA

Arkitekto berria hartuko dute Plan Estrategikoa garatzeko

Otxandio.  Arkitekto berria kontratatzeko baldintza-orria onartu du udalbatzarrak. Astean 30 ordu egin ditzan gura dute udal arduradunek, eta horretarako 53.000 euro bideratuko dituzte. Orain arte, Udalean izan dute arkitekto bat, baina bost ordura. “Beharrezko” jo dute arkitektoa hartzea Otxandioko Plan Estrategikoa landu eta garatu ahal izateko.
UDALA

Administrazio orokorrerako teknikari bat kontratuko dute

Otxandio.  Administrazio orokorrerako teknikari bat kontratatuko du Udalak, “lan zama garrantzitsuari errefortsua” eman guran. Urtebeterako behin behineko kontratazioa izango da.
ADJUDIKAZIOA

Igerilekuaren ardura eman dute

Otxandio.  Herriko igerilekuen kudeaketan jarraituko du hurrengo hiru urteetan be lan horretan jardun duen herriko enpresak.
IZENDAPENA

UEMAko ordezkari bi izendatu dituzte

Otxandio.  UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kide ofiziala da dagoeneko Otxandio. Horren haritik, ordezkari bi izendatu behar izan ditu udalbatzarrak. Aritz Otxandiano alkateak eta Idurre Alonso euskara batzordeburuak hartuko dute ardura hori.
JAIA

Ume zein heldu, eguraldia lagun dutela ospatu dute Udaberri Jaia

Otxandio.  Eguraldia lagun izan zuten zapatuan Otxandion, Udaberri Jaian. Ume zen heldu, antolatutako ekitaldietan parte hartzera hurreratu ziren, jai giroa sortuz.
GUDARIAK

Frontean eutsi eutsien gudariei omenaldia eskaini die herriak

Otxandio.  1937ko apirilaren 4an jausi zen Otxandioko frontea. Mola jeneralaren soldaduei ahal izan zuten beste eutsi zioten gudariak omendu ditu herriak 71. urteurrena bete berri denean.
DIRU-LAGUNTZAK

Auzoetan postontzi berriak jarriko ditu Udalak

Otxandio.  Auzoetan postontzi berriak jartzeko diru-laguntza eskatuko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta auzoko zenbaiten eskariari erantzun gura deutso Udalak, eta horretarako baserri aldeen garapenerako bideratutako laguntzei heldu gura die.
HIRIGINTZA HITZARMENAK

Herrira bideratzeko 1,3 milioi batuko ditue hirigintza-hitzarmenen bidez

Otxandio.  Udalaren lurzoru-ondarera bideratuko den 1,3 milioi euroko diru-iturri zuzena lortu guran hiru hirigintza hitzarmenen hasierako onarpena egin du udalbatzarrak. Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspenaren barruan batzen dira aitatutako hitzarmenak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia