HAURTZAINDEGIA ERE HARTUKO DU

Herri-eskola handitzeko beharrak azaroan hasiko dituzte

Otxandio.  Udal haurtzaindegia egokitzeko aukera ere emango duten herri-ikastetxea handitzeko lanak Bycam enpresak eroango ditu. Zazpi hile izango dituzte azaroan bertan hasiko dituzten lanok amaitzeko eta, denera, 827.000 euroko inbertsioa eskatuko dute.
XX. MARGO LEHIAKETA

Hamar artista margo lehiaketan

Otxandio.  Bilboko Carlos Espiga Alonsok irabazi zuen Otxandioko XX. Margo Lehiaketa; 700 euro poltsikoratu zituen.
AIRE ZABALEAN

Margo lehiaketa, hogeigarrenez

Otxandio.  Aurten, hogeigarrenez egingo dute Margo Lehiaketa; asteburuan izango da. Domekan, urriaren 19an, egingo dute, eta irabazleak 700 euroko saria lortuko du. Bigarren geratzen denak 500 euro lortuko ditu, eta 350 euro hirugarrenak. Horrezaz gainera, herriko onenarentzat ere gorde dute 200 euroko saria.
LIMITADUA ERREKLAMATUZ

Basobisitari egingo dute aurten ere, domekan

Otxandio.  Herriko mugarriak segurtatzeko urteroko hitzorduari eutsiko die otxandiarrek etzi. Iraileroko hirugarren domekan izan ohi dute herritar eta agintariek basoak bisitatzeko hitzordua jarrita, eta aurten be ez die usadioari hutsik egingo.
USADIOA

Gatzagarako ibilbideari eutsiko diote

Otxandio.  Urteroko zitari jarraituz, Gatzagarako ibilaldia egingo dute irailaren 8an Otxandion. Ohitura zahar horrek 150 urtetik gora ei dauka, eta osasunarekin lotutako kontuak ditu oinarrian. Antza denez, ur sufretsuak zeudela-eta joaten ziren bertara sasoi batean.
ORDENANTZA FISKALAK

Zergak eta tasak %2,5 igoko dituzte datorren urtean

Otxandio.  Zergak eta tasak %2,5 igoko dituzte, oro har, 2009an, Kontsumo Prezioaren Indizearen azpitik (KPI). Horixe onartu du udalbatzarrak, aho batez. Hala ere, badago salbuespenik: Gorbeialdek kudeatutako zaborra batzeko zerbitzuaren gaineko tasa %6 igoko da eta ekonomia jardueren gainekoa %1,5etik %1,6ra.
GAINEGITURA HOBETZEN DABILZ

Dimarako bideak itxita jarraitzen du

Otxandio.  Urriaren 22an aurreikusi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Otxandiotik Dimara doan BI-2543 errepidea zabaltzea. Hala ere, oraindino gainegitura eraiki eta hobetzeko lanetan jarraitzen dute, eta ez dute zabaltzerik izan.
DIRU-LAGUNTZEN ZAI

Pasealekua, plaza eta bolatokia berriztatu gura dituzte

Otxandio.  Bolatokia eta pasealekua berriztatzeko lanak egin gura ditu Udalak; hala ere, horretarako bai Bizkaiko Foru Aldundiaren bai Eusko Jaurlaritzaren laguntasuna behar dute udal arduradunek. Landu guran duten egitasmoak Enparantza Nagusia konpontzeko lanak ere jasoko lituzke.
AZAROA ETA ABENDUA ARTEAN

Olioa batzeko ontzi finkoa ipiniko dute herrigunean

Otxandio.  Olioa batzeko edukiontzi finkoa jarriko dute azaroa eta abendua bitartean. Hala eman dute jakitera udal arduradunek. San Martoi kalean ipiniko dute eta hileroko jasoko dute berton batutako olioa. Urtean 1.400 euroko inbertsioa eskatuko du horrek.
DIRU-LAGUNTZA

Postontziak jartzeko, 9.000 euroko laguntza

Otxandio.  Auzoetan postontziak jartzeko 9.000 euroko diru-laguntza jaso du Udalak Bizkaiko Foru Aldunditik. Datorren urteari begira jasotako laguntasuna da hori; beraz, udalbatzarrak 2009ko udal aurrekontuaren barruan horretarako diru-atala gordetzeko konpromisoa hartu du, datorren urtean postontziak jartzeko lanak aurrera eroan ahal izateko.
IZENDAPENA

UEMAko ordezkari bi izendatu dituzte

Otxandio.  UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kide ofiziala da dagoeneko Otxandio. Horren haritik, ordezkari bi izendatu behar izan ditu udalbatzarrak. Aritz Otxandiano alkateak eta Idurre Alonso euskara batzordeburuak hartuko dute ardura hori.
JAIA

Ume zein heldu, eguraldia lagun dutela ospatu dute Udaberri Jaia

Otxandio.  Eguraldia lagun izan zuten zapatuan Otxandion, Udaberri Jaian. Ume zen heldu, antolatutako ekitaldietan parte hartzera hurreratu ziren, jai giroa sortuz.
GUDARIAK

Frontean eutsi eutsien gudariei omenaldia eskaini die herriak

Otxandio.  1937ko apirilaren 4an jausi zen Otxandioko frontea. Mola jeneralaren soldaduei ahal izan zuten beste eutsi zioten gudariak omendu ditu herriak 71. urteurrena bete berri denean.
DIRU-LAGUNTZAK

Auzoetan postontzi berriak jarriko ditu Udalak

Otxandio.  Auzoetan postontzi berriak jartzeko diru-laguntza eskatuko du Udalak Bizkaiko Foru Aldundian. Mekoletan postontziak nahiko narriatuta daudela-eta auzoko zenbaiten eskariari erantzun gura deutso Udalak, eta horretarako baserri aldeen garapenerako bideratutako laguntzei heldu gura die.
HIRIGINTZA HITZARMENAK

Herrira bideratzeko 1,3 milioi batuko ditue hirigintza-hitzarmenen bidez

Otxandio.  Udalaren lurzoru-ondarera bideratuko den 1,3 milioi euroko diru-iturri zuzena lortu guran hiru hirigintza hitzarmenen hasierako onarpena egin du udalbatzarrak. Hiri-ordenazioko udal-plan orokorraren berrikuspenaren barruan batzen dira aitatutako hitzarmenak.

Edizio Idatzia

Feed RSS Anboto Gora
LAGUNTZAILEA:
Bizkaiko Foru Aldundia
ANBOTO ASTEKARIA (DHK)
E-posta berriak:
Anboto irratia
DHK - Durangaldeko Herri Komunikabideak
Bizkaiko Foru Aldundia
HARPIDETZAK > harpidedun@anboto.org
Albisteak > kazetari@anboto.org
Agenda > agenda@anboto.org
Kirola > kirola@anboto.org
Kultura > kultura@anboto.org
Gutunak > gutunak@anboto.org
Publizitatea > goretti@anboto.org
azula@anboto.org

TELEFONOAK: Erredakzioa: 94 623 25 23 // Publizitate Saila: 94 621 79 02
63. posta-kutxa
48.230 Elorrio (Bizkaia)
Tel.: 946 23 80 40

E-posta > irratia@anboto.org
Bizkaiko Foru Aldundia